Bertsolaritza irratietan 2022-05-02

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Etenalditxo baten ondotik, hemen dugu berriz ere irratsaioen bilduma. Goza dezagun Euskal Herriko txoko ezberdinetan ondutako saioekin.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratia

Pasa den apirilaren 23an, 50. Osinalde saria jokatu zen Gabirian. Bertan, Ane Zuazubiskar Iñarra, Xabat Illarregi, Aner Peritz "Euzkitze", Oihana Arana, Aitor Tatiegi eta Unai Izagirre aritu ziren kantuan. Eta bigarren atera zen eta bertso onenaren saria eskuratu zuen Aner Peritz izan zen saioko gonbidatua, saioaz bere ikuspuntua partekatu zien aurkezleei.

Bapateko unibertsoa 22-04-25

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Atseden-egunetatik bueltan, berriro ere uhinetan da Potto saioa.
Saio honetan Bizkaiko Taldekako txapelketan izan dira, Zornotzan. Leioatik Leioara, Zornotzako Bertso Oskola eta Basordako Piratak taldeak izan ziren kantuan hiru geldialditan: Tomasa, Vintage eta Herriko Taberna. Kontu eta kantu ugari entzungai, baita potoak ere!
Azkenean, Zornotzako Bertso Oskola izan zen garaile. Biba zuek!

Potto 2022-04-27


(H)ari naizela Ataria irratian

Jon Mendiluze, Danel Etxeberria, Aratz Arzelus, Ane Zubia, Beñat Mateos, Malen Gartzia eta Izar Zelarain izan dira Eskolartekoan parte hartu duten eskualdeko bertsolariak.
Gipuzkoako Bertsolarien Eskolarteko Txapelketaren finalari begira jarri zen saioa, eta beraz, aste honetako irratsaioan hiru kanporaketen errepasoa egin zuten; hain zuzen ere, Tolosaldeko zazpi bertsolarien zenbait bertsoaldirekin osatu zuten irratsaioa.

(H)ari naizela 22-04-28


Bertsoinka Xorroxin irratian

Irungo Landetxa auzoko bertso bazkariko eta Bergarako Erramu igande bezperako bertsoak pasa den asteko Bertsoinkan. Bergaran, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan, Ibon Leibar "Txinbo"ren esanetara.

Bertsoinka 2022-04-28


Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zen apirilaren 23an Osinalde sariko finala. Aurreko hiru kanporaketetako sailkatuek osatu zuten seikotea. Ane Zuazubiskar izan zen garaile eta Aner Peritz bigarren. Bertsorik onenaren saria ere Peritzek jaso zuen. Bi urteren ostean, afal-osteko formatura itzuli ziren eta entzungo dugun gisan handia izan zen bertaratuen bertso-gosea. Bederatzikoa berriz, Zuberoatik jasoko dugu.

 
 
Itzultzeko garaia jin zaigu deneri,
itzulera bertsotan eder izan bedi !
 
 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa