Maiatzaren 14an hasita 2022-05-02

Berrituta dator II. Señora Sariketa

Berrituta dator II. Señora Sariketa

Lehen edizioko arrakastaren ondoren hemen da II. Señora Sariketa. Bigarren txanda honetan ere bi kanporaketa eta finala izango dira eta 12 bertsolarik hartuko dute parte, gehien-gehienak berriak "emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketan", adierazi du antolakuntzak.

Iaz egin zuten hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek ‘Señora Sariketaren’ lehenbiziko aldia, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea dute helburu, ahalduntze kolektiboaren bidetik, beti ere, lurraldetasuna aintzat hartuz.

Zergatik 'señora'?
Andre zaharrarekin eta bakardarearekin loturiko kontzeptuari buelta eman nahi izan diote sariketa honen antolatzaileek; Maider Arregi bertsolari eta antolatzaileak adierazi gisan “emakume indartsu bat da señora bat, ahaldunduta dagoena”; hitzaren eraldaketa hori lortzea da xedea.

Kanporaketak Hendaian eta Laudion
Lehenengo saioa Hendaian izango da, Enbata Gaztetxean, 17:00etan, eta honako sei bertsolari hauek ariko dira:
Josune Aramendi Perez
Amaia Iturrioz Etxaniz
Irati Alcantarilla Urdanpilleta
Aner Euzkitze
Paule Loizaga Legarra
Ekhiñe Zapiain Arlegi

Gai-jartzen, Ainhoa Larretxea Agirre ariko da.

Bigarren kanporaketa Laudion jokatuko da maiatzaren 21ean, Aiaraldeko faktorian, 18:00etan hasita, eta kantari:
Leire Vargas Nieto
Irati Anda Villanueva
Andere Arriolabengoa Lopez
Ane Beloki Lopez
Ane Labaka Maioz
Sarai Robles Vitas

Gai-jartzen, Amaia Agirre Arrastoa.

Finala, Leitzan da ekainaren 4an.

Saioetako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean, 8 eurotan.

Larunbatean juntadizoa Arrazolan
Joan den larunbatean, bestalde, aurtengo Señora Sariketan parte hartuko duten bertsolariak elkartu ziren Arrazolako Amillena betan, bertso bazkaria tarteko. Jone Uria eta Ane Zuazubiskar aritu ziren bertsotan, Ainhoa Urienek gaiak jarrita.



-Hamalau bertsolarik parte hartuko dute emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketan -Laudion jokatuko da bigarren kanporaketa maiatzaren 21ean eta finala, Leitzan, ekainaren 4an;


Zer da ‘Señora sariketa’? Iaz egin zuten hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek ‘Señora Sariketaren’ lehenbiziko aldia, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea dute helburu, ahalduntze kolektiboaren bidetik, beti ere, lurraldetasuna aintzat hartuz.

Baina, zergatik “señora” hitza? Andre zaharrarekin eta bakardarearekin loturiko kontzeptuari buelta eman nahi izan diotelako; Maider Arregi bertsolari eta antolatzaileak adierazi gisan “emakume indartsu bat da señora bat, ahaldunduta dagoena”; hitzaren eraldaketa hori lortzea da xedea.

Kateorratza, aurtengo irudia Kateorratz bat. Horra aurtengo sariketak hautatutako sinboloa, izan ere, “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: “makarren txapetan dago, punkyen belarritakoetan eta adinekoen zapietan”. Hala, “zorrotza” da kateorratza eta “denak elkartzeko” balio dezake aldi berean. Diseinuaren eta sariketaren inguruko informazio guztia Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez eskuratu daiteke, @senorasariketa kontuan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu