Bertso topaketak 2022-05-06

Bertso topaketak Baigorrin eta Bidarrain

Bertso topaketak Baigorrin eta Bidarrain
Pandemiaren eraginez, bi urtez bertso topaketak ezeztatu behar izan zituzten. Azkenean, Zuberoako, Behe Nafarroako eta Lapurdiko bertso eskoletan dabiltzan haur eta nerabeak bildu ziren apirila bukaeran Baigorrin eta Bidarrain.

Neguko aroarekin eta udako giroarekin iragan ziren aurtengo bertso topaketak hiru lurraldeetako bertso eskoletako gazteentzat.
Apirilaren 19 eta 20an, haurren topaketak izan ziren eta 97 haur bildu ziren Baigorriko Oronozian. Euria, haizea eta hotza etorri baziren ere, giro ezin hobean iragan zuten haurrek. Bi egunez, bertsoari, euskarari eta arte ezberdineri lotutako tailerretan parte hartu zuten. Gauean, Antton Larrandaburu kantari eta musikariaren bisita ere ukan zuten eta haurrek prestatutako kantu sortak kantatu ahal izan zituzten hazpandar gaztea musikari lagun zutela.
Ondotik, apirilaren 22, 23 eta 24ean, kolegioetako eta lizeoetako 43 gazteen aldi izan zen eta Bidarrain kokatua den Menditarrena aterpetxean egon ziren. Nerabeek antolatutako eta aurkeztutako oholtza idekia gaualdia izan zen lehen arratseko hitzordu nagusia. Biharamunean, rafting ateraldia egin izan zuten eta "top-aketak chef" tailerra egin zuten arratsaldean, pintxo ederrak sukaldatuz taldeka. Pintxoen epaitzeko aitzakiarekin agertu ziren ondotik Julio Soto eta Nerea Ibarzabal eta epaile lanak egin ondoren, jolasean aritu ziren eta bertso afaria eskaini zuten bertan zeuden gazte guztiei, giro ederrean eta guztien gozagarri. Azken egunean mendi buelta eta gazteen bertso saioarekin bukatu ziren gazteen topaketa horiek.
Giro ederrean iragan ziren beraz bertso topaketak eta denak nekatuak baina ondoko urteari begira gogotsu agertu ziren. Heldu den urte arte!

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa