Arabako Bertsolari Txapelketa - final laurdenak 2022-05-08

Asier Otamendi eta Manex Agirre finalaurrekoetara, beren saioak irabazita

Asier Otamendi eta Manex Agirre finalaurrekoetara, beren saioak irabazita
Dulantzin eta Zigoitian jokatu dira asteburuko bi final laurdenak eta datorren larunbatean jokatuko da azkena, Aramaion.

Arabako Bertsolari Txapelketako lehen bi final laurdenak jokatu dira asteburuan Dulantzin eta Zigoian. Asier Otamendi gailendu zen lehenbizikoan eta Manex Agirre bigarrenean. Biak finalaurrekoetara pasa dira zuzenean.

Dulantzin, Asier Otamendirekin batean honako bost bertsolari aritu ziren kantuan: Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego eta Maddi Agirre. Etxaun Otaño aritu zen aurkezle.

Sailkapena
Asier Otamendi: 242 puntu
Iñaki Viñaspre: 239 puntu
Maddi Agirre:  231 puntu
Paula Amilburu:  230,5 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana:  224,5 puntu
Ekaitz Samaniego:  221,5 puntu

Zigoitian igandean
Igandean, berriz, Zigoitian jokatu zen bigarren final laurdena: Manex Agirre, Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Orlando Arreitunandia, Markel Yoller eta Unai Mendibil aritu ziren kantuan. Aurkezle, Oier Azkarraga. Bigarren honetan, Manex Agirre gailendu zen.



Sailkapena
Manex Agirre: 245,5 puntu
Xabi Igoa: 233 puntu
Peru Abarrategi: 232 puntu
Orlando Arreitunandia: 211,5 puntu
Unai Mendibil: 199,5 puntu
Markel Yoller: 189,5 puntu

Aramaion azken final laurdena
Arabako Bertsolari Txapelketako fase hau datorren larunbatean amaituko da Aramaion, azken final laurdena jokatuta. Kantuan: Oihane Perea, Unai Anda, Manuel Bendala, Asier Rubio, Felipe Zelaieta eta Andere Arriolabengoa.

Finalaurreak Araian eta Izarran jokatuko dira maiatzaren 28 eta 29an. Finala, ekainaren 11an Gasteizen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu