Bertsolaritza irratietan 2022-05-09

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona hemen aurreko asteak zekarren programa ezberdinen bilduma.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratia

Gipuzkoako eskolarteko txapelketa izpide izan zuten aurreko asteko saioan. Bertan, txapelduna atera den June Aiestaranek bere sentsazioak kontatu zizkien. Txapelketaren aitzakian, bertso eskoletako asteburu pasa egin izan zen eta haren balorazioa ere egin izan zuten. Goxatu !

Bapateko unibertsoa 22-05-02

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Bizkaian barna ibili ziren pasa den asteko Potto saioan. Uribe Kostako txapelketaren finala aztertu zuten eta Durangaldeko bertso eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren Elorrioko kolpea ekarri.
Uribe Kostako finalean Jone Uria izan zen garaile (eta txapeldun handi), Imanol Uriarekin batera buruz burukoa jokatu ostean. 12 bertsolarik hartu zuten parte apirilaren 2an izan zen finalaurreko eta final egunean, eta seikoteak lortu zuen Azebarri kultur etxean jokatutako final handirako txartela.
Biba Jone, bejondeizula!

Potto 2022-05-04


(H)ari naizela Ataria irratian

Martxoan zenbait bertso-saio izan dira, eta horietako hiru saiorekin osatu zuten irratsaioa:
Martxoaren 8an, Amezketako Kultur Etxean, Oihana Iguaran eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan, merienda lagun. Martxoaren 18an, Amasako Uxo-toki elkartean, asto-jana egin zuten, eta afariaren ostean kantuan aritu ziren Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.
Martxoaren 25ean, Ibarrako Xepla elkartean, Ernaik antolatutako bertso-afaria izan zen. Tolosaldeko bost gaztek kantatu zuten: Oibar Olanok, Beñat Mateosek, Jon Mendiluzek, Izar Zelarainek eta Aratz Arzelusek. Gai-emaile, berriz, Naia Gabirondo izan zen.

(H)ari naizela 22-05-04


Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Zumaian San telmoen atarian izandako bertso-saioa eta Bergaran, seminarixuan Erramu zapatu bezperako jaialdiko bertsoaldiak izan ziren saio honetako ardatzak. Ipar Euskal Herritik iritsiko zitzaien bederatzikoa eta Arabako zein Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan aurreko astean esandakoak ere jaso zituzten.
Ez geratu ordea atarian eta zoaz haiekin!

 
 

Saio ezberdinetan bertsoaren festa
Beraz ez gozatzeko aitzakirik ez da !

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa