Maialen Lujanbio - rr#5 2022-05-24

«Erradiografia horretan dena mugitzen da eta era berean izugarrizko mugimendua ez dauka ia ezerk»

2018an Feministaldirako prestatu zuen emanaldia oinarri, Lujanbio bira egiten ari da hitz eta bertso errezitaldiarekin. Harrera beroa izan du Bilbon eta Iruñean. Ostegunean, Larrabetzun hitzordua, Hori Bai gaztetxean. Bertsoa.eus-ek elkarrizketa egin dio.

'rr 5# marrak. Hitz eta bertso emanaldian garaiaren erradiografia mugitu bat' emanaldia eskaintzen ari da Maialen Lujanbio eta ostegunean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izango da ikusteko aukera, 19:00etan.

2018an Feministaldiak eskatuta sortu zuen lan honen oinarria, garai hartan lantzen ari zen elementu desberdinei forma emanez. «Bertsolariok beste egiteko modu edo testura batzuk ere lantzen ditugu eta kasu hartan irratian ere ari nintzen, arte sonoroarekin Ornitorriskus eta beste esperientzia batzuk probatu nituen... eta rr emanaldia izan zen ahozkotasun genero desberdin horiek guztiak nahasten zituen emanaldi bat».

2018ko abiera hartatik, Lujanbiok lau saio egin zituen, lau saio elkarrengandik desberdinak. Denbora batez «pausan» egon ondoren, Azpeitian etorri zen ostera plazara ekartzea, Hitzaren Eskolaren eskutik. Bostgarren emanaldia zenez, hortik datorkio izenburuko zenbakia. «Marrak, azpititulua edo ardatza erantsi diot, aldaera hau, bosgarrena den atal hau, marraren ideia eta gurutzaketen, perspektiben eta alde bat eta bestearen eta abarren gainean eraikia dagoelako».

Azpeitiako emanaldia ondo atera zen eta hortik etorri zen bost-sei emanaldiko bira egitearen aukera, eta halaxe da orain. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan emanaldi bana egingo du, Iparraldeko oraindik ezin izan du lotu agenda kontuak medio, baina aukerak zabalik jarraitzen du.

Hurrengo hitzorduak
Ostegunean, Larrabetzun; 29an Zarautzen; eta ekainaren 9an Gasteizen, Oihanederren. Gerta liteke beste emanaldi solteren bat egitea, baina, ez du aurreikusten zabalkunde handiago bat ere.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa