Arabako Bertsolari Txapelketa - final laurdenak 2022-05-30

Perea, Agirre, Abarrategi, Igoa, Viñaspre eta Amilburu Arabako finalean

Perea, Agirre, Abarrategi, Igoa, Viñaspre eta Amilburu Arabako finalean

Arabako Bertsolari Txapelketak baditu finalistak, asteburuan Araian eta Izarran finalerdiak jokatuta. Oihane Perea gailendu zen lehenbizikoan eta Manex Agirre bigarrenean. Puntuazioz, berriz, Izarrako finalerdiko lau bertsolari sartu dira. Hauxe da beraz, ekainaren 11an Gasteizen ariko den seikotea:

Oihane Perea
Manex Agirre
Peru Abarrategi
Xabi Igoa
Iñaki Viñaspre
Paule Amilburu

Seitatik hiru Arabako txapeldun izanak dira: Oihane Perea, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre (egungo txapelduna). Xabi Igoak ere eskarmentu handia du finaletan. Peru Abarrategik bigarren finala izango du eta Paule Amilburu aramaioarra izango da edizio honetako finalista berri bakarra.

Beste datu bat ere utzi du finalaren osaketa honek, herrialde barruko lurraldetasunari lotua: Aramaioko bertsolarien presentzia handia. Sei finalistatik lau, aramaioarrak dira: Manex Agirre, Peru Abarrategi, Xabi Igoa eta Paule Amilburu. Iñaki Viñaspre Abetxukotarra eta Zalduondon bizi da Oihane Perea.

Finalerdietako emaitzak
Araian eta Izarran jokatu ziren Arabako Txapelketako finalerdiak larunbatean eta igandean. Hona hemen bietako sailkapenak:

Araian, larunbatean:

Oihane Perea: 354 puntu
Unai Anda: 341 puntu
Maddi Agirre Epelde: 331 puntu
Asier Otamendi Alkorta: 329 puntu
Andere Arriolabengoa: 323,5 puntu
Felipe Zelaieta: 318,5 puntu

Izarran, igandean:

Manex Agirre: 368,5 puntu
Peru Abarrategi: 664 puntu
Xabi Igoa: 359 puntu
Iñaki Viñaspre: 358,5 puntu
Paula Amilburu: 354,5 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana: 329 puntu

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Arabako finala azken ediziotan Printzipal Antzokian jokatu izan da baina aurtengoan Europa Biltzar Jauregian izango da, Maria de Maeztu auditorioan, 17:30etan hasita. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu