Bizkaiko Taldekako Txapelketa 2022-05-30
Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak gailendu dira bigarren aldiz Bizkaiko Taldekako Txapelketan, zapatuan Larrabetzun jokatutako finalean. Beste bi finalistak Koipelustriek (Abadiño-Durango ingurua) eta Urruxarrak (Iurreta-Berriz ingurua) taldeak izan ziren. Ia bi orduko saio umoretsua eskaini zuten hiru taldeek. Aurtengoa Taldekakoaren hirugarren edizioa izan da. 23 taldek parte hartu dute eta 8 kanporaketa jokatu ostean etorri ziren larunbateko hiru finalaurreko eta finala.
Egun osoko bertso festa
Goiza Eskolarteko finalak berotuta, arratsaldean Taldekako Txapelketak hartu zuen lekukoa Larrabetzun. Bederatzi talde eta hiru saio izan ziren finalaurreko fasea osatzeko. Lehenbizi Laukijjek, Beethovenen belarriak eta Koipelustriek taldeen txanda izan zen. Bertsotan, Ander Sarriugarte, Ander Elorriaga, Bittor Salterain, Iker Uriarte, Janire Arrizabalaga, Koldo Gezuraga, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra eta Txaber Altube. Gaiak hiru taldeetako gai-jartzaileen artean prestatu eta Paulo Salterainek aurkeztu zituen. Giro bikaina sortu zen eskolan eta Abadiñoko taldeak, Koipelustriek taldeak, lortu zuen finalerako txartela.
Bigarren finalaurrekoan, Kantakunek, Urruxarrak eta Poto Baptist School taldeek jokatu zuten eta Iurretako Urruxarrak taldeak lortu zuen finalerako txartela. Saioko bertsolariak: Ibai Amillategi, Asier Galarza, Aitor Etxebarriazagarra, Peru Madalena, Gorka Lazkano, Ixone Asategi, Eneko Abasolo, Xabat Galletebeitia, Garazi Navarro eta Aitor Arrizubieta. Gai-jartzaile Zihara Jainaga, Txomin Madalena eta Aissa Intxausti aritu ziren eta publikoaren epaia erabakiorra izan da talde irabazlea izendatzeko.
Azken finalaurrekoan, Zornotzako Bertso Oskola, Akerbeltzen antxumak, eta Far Westeeko bertsolariak taldeak lehiatu ziren. Beñat Alonso, Ander Aldazabal, Alain Barañano, Sara Asenjo, Nahia Ibarzabal, Josune Aramendi, Jon Barrocal, Asier Alcedo, eta Ander Ucelay. Akerbeltzen antxumak taldeak egin zuen aurrera. Gai-jartzaile lanak Beñat Romerok egin zituen eta epaile Xabier Irakulis, Jone Antsotegi eta Jon Martinez aritu ziren.
Finala Hori Bai Gaztetxean, gauean
Arratsalde luzeari jarraipena emanez, Hori Bai gaztetxean jokatu zen finala gauean. Kantuan Koipelustriek, Urruxarrak eta Akerbeltzen antxumak taldeak. Bertsotan, Bittur Altube, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, Peru Madalena, Eneko Abasolo, Ixone Asategi, Gorka Lazkano, Nerea Ibarzabal, Nahia Ibarzabal, Aissa Intxausti eta Josune Aramendi. Gai-jartzaile, Idoia Anzorandia eta Beñat Vidal. Epaile, Hodei Zenikazelaia, Eneko Barruetabeña eta Sara Asenjo. Bi orduko saio umoretsua eskaini zuten bi taldeek eta Akerbeltzen antxumak taldeak eraman zuen Taldekakoaren hirugarren edizioa.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24