Bertsolaritza irratietan 2022-05-30

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Astelehenero bezala, irratsaioren bat hutsegin izanaz damutzen bazarete, hemen duzue horien entzuteko aukera ederra. Bertsolaritzari loturiko saioen bilduma ondoko lerroetan aurkituko duzue.

Bapateko unibertsoa programa Arraio irratian

Señora sariketa izan zuten programaren ardatz nagusia. Antolatzaile den Oihana Arana eta finalean izango den Aner Peritz izan zituzten gonbidatuak xehetasun guztien emateko.

Bapateko unibertsoa 2022-05-23


Potto programa Bilbo Hiria irratian

Lauroeta bisitatu dute eta urteroko zita ezagutu: San Miguel ermitan egiten den bertso-saioa.
2021. urteko azaroaren 12an izan zen, Lauroeta auzoan. Aldarearen inguruan lau bertsolari: Xabi Paya, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue eta Igor Elortza, eta Iñaki Beitia “Arbildu” izan zen gai-jartzailea. Denboran atzera egiteko aukera ederra eskaintzen digute!

Potto 2022-05-25


(H)ari naizela Ataria irratian

Aurreko asteburua Asteasuko Otabardi Aterpetxean igaro zuten Tolosaldeko 40enbat bertsozalek; bertan izan ziren bertso-eskoletan dabiltzan 9 eta 18 urte bitartekoak, eta harituztarrek egin zituzten begirale lanak.
Asteburu horretan ez da bertsorik falta izan: iritsi ordurako bertso-eskola bakoitzak bere burua bertso bidez aurkeztu behar izan zuen, bertso-sariketatxo bat ere egin zuten; eta larunbatean bertso-bazkaria izan zuten Julio Sotorekin eta Nerea Ibarzabalekin, eta, nola ez, gazteek ere kantatu zuten bazkalostean. Hori guztia eta gehiago batu digute irratsaio honetan.

(H)ari naizela 22-05-25



Bertsoinka saioa Xorroxin irratian

Zumaiako San Telmo bezperako saioko bertsoak aditu ziren. Bertan, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan, Jon Maiaren agindupean. Haizea Beruete zena ere gogoratu zuten Bertsoinka saioan.



Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Aurrera doa Arabako bertsolari txapelketa. Final-erdien atarian zegoen programa emititzerakoan eta final-laurdenetako bertsoaldi batzuk hautatu zituzten saio honetarako; Zigotiako eta Aramaioko saiokoak hain zuzen ere. Bederatzikoa Oreretako emaitz Muruak osatu zuen eta Nafarroara ere keinu sentikor bat egin nahi izan zuten.

 
 

Gu astez aste goaz aurrera
Bertso katean denok batera...

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri