Josune Aramendi - 'Akerbeltzen Antxumak' taldeko bertsolaria 2022-06-01

«Taldekakoan bertsotarako libreagoa sentitzen zara»

Josune Aramendi da Bizkaiko Taldekakoa irabazi duen 'Akerbeltzen antxumak' taldeko bertsolarietako bat. Finaleko eta txapelketako esperienzia kontatu digu markina-xemeindarrak Bertsoa.eus-en.

Josune Aramendi da Bizkaiko Taldekakoa irabazi duen Akerbeltzen antxumak taldeko bertsolarietako bat, Nahia Ibarzabal, Sara Asenjo, Aissa Intxausti eta Nerea Ibarzabalekin batean. Saio guzietan kantatu du eta berak bota zuen taldearen izenean bukaerako agurra.

Bere hitzetan, finaleko egunean lasai joan ziren, ia «arratsalde pasara», finalaurrekoan kantatu eta finalean entzule gisa gozatzera. Baina ez zen halakorik gertatu. Akarbeltzen antxumak Bizkaiko Taldekakoari neurria hartu diotela dirudi, hiru edizio jokatu eta bi irabazi dituzte. Aramendik azpimarratu du Taldekakoa bertsotarako eremu, nolabait, «baimenduagoa» dela eta horrek aukera asko zabaltzen dituela, bai bertsotarako baina baita parte hartzeko orduan ere. Taldekakoaren aniztasuna nabarmendu nahi izan du eta baita bertso-eskolako dinamikan ere egin duen ekarpena.

Entzun Bertsoa.eus-ek egin dion elkarrizketa.

 

 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu