Leitzan, 17:00etan 2022-06-03

II. Señora Sariketako finala larunbatean Leitzan, glosadore katalanen agurrarekin

II. Señora Sariketako finala larunbatean Leitzan, glosadore katalanen agurrarekin
Amaia Iturrioz, Aner Euzkitze, Ane Labaka, Sarai Robles, Erika Lagoma eta Uxue Fernandez ariko dira kantuan, azken biak izango dira aurtengo ohorezko 'señora' gonbidatuak. Herrialde katalanetako glosadoreek emango diote hasiera ekitaldiari.
II. Señora Sariketako finala jokatu da larunbatean Leitzan, herri aretoan, 17:00etan hasita. Amaia Iturrioz, Aner Euzkitze, Ane Labaka, Sarai Robles, Erika Lagoma eta Uxue Fernandez. Azken biak izango dira aurtengo ohorezko gonbidatuak, bertsolaritzan egin duten bidearen esker onez.

Aurtengo Señora Sariketako edizioan 12 bertsolarik hartu dute parte, guztiak ere desberdinak iazko edizioarekin alderatuta. Bi kanporaketa jokatu dira Hendaian eta Laudion. Kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoek eta ohorezko bi señora gonbidatuek osatu dute finaleko seikotea


Glosadore katalanak, finaleko agurretan
Aurtengo Señora Sariketako finalak gonbidatu gehiago ere izango ditu: glosadore katalanak. Zazpi emakumezko glasadore etorriko dira ekimena ezagutzera Kataluniatik eta horietako hiruk agurretan kantatuko dute. Aurora Brullet, Laia Pedrol eta Berta Llos ariko dira kantuan.

Egun osoko egitaraua
Señora Sariketak egun osoko festa giroa izango du Leitzan. Eguerdiko hamabietan kantu-poteoan aritzeko elkartuko dira bertsolari, bertsozale eta antolatzaileak, eta 14:30etan elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute gerturatutakoek. Finala 17:00etan hasiko da Leitzako Herri Aretoan, eta ondoren, gurdi-poteoa ere izango da. Gauean, berriz, DJ Txillardegi eta Lilith Selektah arituko dira Leitzako Atekabeltz gaztetxean 23:30etatik aurrera. Guztira, hamalau bertsolarik parte hartu dute emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketan.

Zer da Señora sariketa?
Iaz egin zuten hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek lehen Señora Sariketa tokiko eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea dute helburu, ahalduntze kolektiboaren bidetik, betiere, lurraldetasuna aintzat hartuz. Baina, zergatik señora hitza? Andre zaharrarekin eta bakardadearekin loturiko kontzeptuari buelta eman
nahi izan diotelako; Maider Arregi bertsolari eta antolatzaileak adierazi  gisan «emakume indartsu bat da señora bat, ahaldunduta dagoena»; hitzaren eraldaketa hori lortzea da xedea.

Kateorratza, aurtengo irudia
Kateorratz bat. Horra aurtengo sariketak hautatutako sinboloa, izan ere, señora guztiak ordezkatu ditzakeen tresna da: «makarren txapetan dago, punkyen belarritakoetan eta adinekoen zapietan». Hala, «zorrotza» da kateorratza eta «denak elkartzeko» balio dezake aldi berean. 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri