Bertsolaritza irratietan 2022-06-07

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona aurreko asteak zer ekarri zigun irratsaioen aldetik. Entzun eta gozatu !

Bapateko unibertsoa programa Arraio irratian

Jon Maia izan zuten aurreko asteko gonbidatua. Kantu bat gara proiektuari buruz eta bere ibilbideari buruz luze eta zabal hitz egin zuen.

Bapateko unibertsoa 2022-05-30


Potto programa Bilbo Hiria irratian

Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren azken kanporaketaz gozatu zuten. Arrigorriagan izan zen, eta kantuan aritu ziren POTOJORRI, KANTAKUNE eta TAKETA LEZ! taldeak; Bilbo-Deustu, Gernika eta Mungiako taldeak. Hamaika bertsolariren lana, Arrigorriagan zehar egindako hiru geldialditan. Epaileen eta entzuleen puntuazioek erabaki zuten talde irabazlea zein izango… eta gernikarrak garaile izanda, zuzenean sailkatu ziren Larrabetzun jokatu zen jaialdi handira (maiatzaren 28an, Bizkaiko bertsolaritzaren jaian AKERBELTZEN ANTXUMAK taldea izan zen garaile Larrabetzun).

Potto 2022-06-01


(H)ari naizela Ataria irratian

Bertso musikatuak entzungai izan ziren pasa den astean. Martxoaren 18an izan zen bertso-saio musikatua Fronton tabernan. Gari Otamendi eta Antton Aranburuizan ziren musikariak, Garikoitz Llobregat gai-jartzen eta Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Oihana Iguraran, berriz, kantuan.
Irratsaio amaierako kantua: "Ondo agirian dago" (Hitzak: Pernando amezketarra; musika: Gartxot).

(H)ari naizela 22-06-01



Bertsoinka saioa Xorroxin irratian
Biriatuko eta Markina-Xemeingo bertsoak entzungai izan ziren. Biriatun, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Maddalen Arzallus, Amets Arzallus eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan Aritz Bidegainen esanetara. Markinan berriz, 12 bertsolari izan ziren orotara.



Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Nafarroako eta Arabako Eskolarteko finaletako bertsoaldiak hartu zituzten hasteko, baita Markina Xemeingo gazte egunekoak ere. Bederatzikoa, gazteen eskutik iritsi zen. Baina, nori bota ote dio bederatzikoaren puntua Igauri Lopetegik? Adinean gora eginda, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, "Adin adin" programaren barruan 18 bertso saio antolatu dira maiatzean. Xabier Urteaga Bergarako Mizpirualde egoitzako saioan izan zen eta han jasotakoekin erreportajea prestatu zuen.

 
 

Bertsoaz gozatzeko hartutako beta
Arnasgune handia izaten da eta...

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa