Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-06-22

14 gai-jartzaileko ekipoa txapelketako gaiak lantzen

14 gai-jartzaileko ekipoa txapelketako gaiak lantzen

Txapelketan ardura handiko lanetako bat gaiak sortu eta aurkeztearena da. Aurkeztu berri den txapelketak 14 laguneko ekipoa izango du 14 saiotarako gaiak jarri eta aurkezteko, bederatzi emakumezko eta 5 gizonezko. Gai-jartzaileek prestaketa eta sorkuntza lan izugarria egiten dute saio bakoitzean zein eduki eraman gaira, zein formulaziorekin, zein roletan, azken orraztua eman... Ez baita gaia jartzea bakarra, txapelketak ariketa barruko oreka eta bertsolari guztientzat, ahal den neurrian, aukera berdintasuna eskatzen ditu, biak ere oso lan zailak eta delikatuak.

Ardura handi horretan Txapelketa Nagusian ibilbide luzea egin dutenak zein herrialdetako txapelketetan esperientzia handikoak ariko dira. Banan-bana: Ainhoa Larretxea Agirre (Bera, 1996), Alaitz Rekondo Ferrero (Lesaka, 1980), Amaia Castorene Luro (Baigorri, 1988), Amaiur Lujanbio Agirre (Baiona, 1980), Ander Aranburu Arriola (Lizarra, 1985), Ane Ezenarro Beristain (Eibar, 1991), Aritz Bidegain Aire (Baiona, 1982), Beñat Vidal Gurrutxaga (Plentzia, 1986), Idoia Anzorandia Kareaga (Barakaldo, 1983), Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ (Amezketa, 1989), Ion Zaldua Brit (Amasa-Villabona, 1978), Leire Garatxena Larrabe (Ajangiz, 1991), Maialen Belarra Eneterreaga (Doneztebe, 1992) eta Zihara Enbeita Gardoki (Gernika-Lumo, 1976).



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza