Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-06-22

21 epaile, bertsoa zenbaki batera ekartzeko lan zailean

21 epaile, bertsoa zenbaki batera ekartzeko lan zailean

Txapelketak bertsoak neurtu eta epaitzea dakar berekin, hori egin ote daitekenaren inguruko eztabaidak beste baterako utzita. Txapelketa Nagusian 21 epaile ariko dira ardura zail eta ez beti esker oneko horretan. Aurtengoan lehen aldiz emakumezko eta gizonezko epaileak kopuru antzekoan izango dira, 11 emakumezko eta 10 gizonezko. Epaileak txapelketara begira trebakuntza lan handia eginda iristen dira. Lan saio espezifiko horietan beren lana fintzen dute: saioak entzun, epaitu, bakoitzak bere argudioak azaldu...

Txapelketa Nagusian eskarmentu handiko epaileak izaten dira. Taldeko askok Txapelketa Nagusi zenbaiteko esperientzia dute eta gainerako ere urteak daramatzate beren herrialdeko txapelketan eta finaletan epaile lanetan.

Honako hauek dira Txapelketa Nagusian ariko dira 21 epaileak: Ainhoa Arregi Elosua (Bilbo, 1972), Ainhoa Sarasua Lascaray (Itsasu, 1997), Aitor Jimenez Tolosana (Bilbo, 1962), Amaia Otxotorena Gamio (Ereñotzu, 1989), Bakarne Urreaga Etxeberria (Hernani, 1978), Egoitz Iradier Martinez de Albeniz (Zalduondo, 1996), Ekaitz Elorriaga Anduaga (Gasteiz, 1981), Eneko Bidegain Aire (Baiona, 1975), Eneritz Azkue Basurko (Mutriku, 1982), Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa (Gernika-Lumo, 1970), Joseba Beltza Bengoetxea (Etxarri-Aranatz, 1983), Joseba Santxo Uriarte (Getxo, 1962), Jurgi Fuentes Goikoetxea (Mungia, 1981), Karlos Ibarguren Olalde (Errenteria, 1965), Leire Beloki Lizarralde (Oiartzun, 1979), Maialen Berra Zubieta (Baiona, 1993), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio, 1973), Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar, 1991), Nerea Bruño Artazkoz (Atarrabia, 1978), Saioa Mitxelena Irazoki (Bera, 1978) eta Zigor Leunda Eizmendi (Amasa-Villabona, 1978).

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza