Bertsolaritza Hezkuntzan 2022-06-24

300 bertsolaritza jaialdi ikastetxeetan, gelan ikasia oholtzara eramanez

Bertsolaritza hezkuntzan lantzeko proiektuaren baitan, aurten ere ia 300 jaialdi egin dira ikasturte osoan jasotakoa oholtzara eramanez, 288 hain zuzen. Ikasleek eskolan bertan, herri mailan zein eskualdeka elkartuta emanaldiak eskaini dituzte maiatzean eta ekainean jendaurrean. Zenbaitetan bertsolari gonbidatuak izan dituzte, eta musikariak ere bai.



Bertsoa.eus-en Ondarroako jaialdia
Ikasturte bukaerako jaialdi horietako bat Ondarroan egin da ekainean eta Bertsoa.eus-ek dakar sareko plazara. Zubi-Zahar ikastolako eta Zaldupe ikastetxeko haurrak aritu ziren kantuan. Bertsolari gonbidatuak, Nahia Ibarzabal eta Josune Aramendi. Entzun eta gozatu eskaini zuten jaialdi ederra.



Beste hainbat saio berezi
Ikastetxeetako jaialdiez gain, beste hainbat saio berezi ere egiten dira ikasturte amaieran bertso-eskoletan, oholtzara igo eta adinkideen aurrean kantuan aritzeko. Hamaika topaketa egiten dira bertso-eskolen artean, bereziki, Araban eta Nafarroan.

Bestelako ekimen batzuen bidez ere, bertsolari gazteek izan dute oholtzara igotzeko aukera ikasturte osoan zehar: esate baterako, Bizkaiko Plazara! edota Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan egiten den Haizea Dator ekimenen bidez.

Material berria irailean
Ikasturte honetan, 7 lurraldeetako 511 ikastetxetan eskaini da bertsolaritza proiektua Bertsozale Elkartetik: 29.972 ikaslek landu dute bertsoa Bertsozale Elkarteko 50 irakasleren eskutik.

Ikasmaterial berria ere izan dute geletan: Zozoak beleari…kopla bi!. Sekuentzia didaktiko berriak jarri du Bertsozale Elkarteak eskura www.bertsoikasgela.eus atarian, bertso saio musikatuekin, azalpen dinamikoekin, pantailarako jolasekin… Gainera, karta jolasak eta ikasliburuak ere sortu dituzte. Bertsolaritza irakasleek eurek sortzen duten ikasmateriala, eta bertsolariei ere eskatzen zaizkie kolaborazioak, gelan landuko diren eduki didaktikoen inguruan haurrei zuzendutako bertso sortak jar ditzaten.

Datorren ikasturterako, bertsolaritza bigarren urtez lantzen ari diren gelei zuzendutako materiala prest izango da prest; Zozoak beleari…kopla bi! materialaren bigarren zatia, alegia.


Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa