Atzo jokatu zen finala Muxikan 2022-06-27

Ane Zuazubiskarrek irabazi du II. Argi Baltza Sariketa

Ane Zuazubiskarrek irabazi du II. Argi Baltza Sariketa
Ane Zuazubiskar Arrasateko bertsolariak irabazi du Jon Lopategiren omenezko II. Argi Baltza sariketa, eta Aner Euzkitzek egin du bigarren. Biek jokatu zuten buruz burukoa atzo Muxikan jokatu zen finalean, aretoa beteta zela. Onintza Enbeitak jantzi zion irabazleari txapela. Zuazubiskar eta Euzkitzerekin batean, Ibai Amillategi, Sarai Robles, Aitor Etxebarriazarraga eta Mikel Retolaza aritu ziren kantuan, Urretxindorra eskolan.

Ane Zuazubiskar Arrasateko bertsolariak irabazi du Jon Lopategiren omenezko II. Argi Baltza sariketa, eta Aner Euzkitzek egin du bigarren. Biek jokatu zuten buruz burukoa atzo Muxikan jokatu zen finalean, aretoa beteta zela. Onintza Enbeitak jantzi zion irabazleari txapela. Zuazubiskar eta Euzkitzerekin batean, Ibai Amillategi, Sarai Robles, Aitor Etxebarriazarraga eta Mikel Retolaza aritu ziren kantuan, Urretxindorra eskolan, 18:00etatik aurrera.



Sailkapena
Ane Zuazubiskar 379,5
Aner Euzkitze 375
Aitor Etxebarriazarraga 257,5
Ibai Amillategi 243
Mikel Retolaza 243
Sarai Robles 233

Argi Baltzaren bigarren edizio honetan, 3 kanporaketa finala jokatu dira. Ajangizen, Gautegiz-Arteagan eta Mendatan jokatu ziren kanporaketak.

Lilibertsok antolatuta Jon Lopategiren omenez
Bizkaiko Busturialdeko Lilibertso bertso eskolak antolatu du Argi Batza gazte sariketa Jon Lopategi zenaren omenez, Igor Elortzak Lopategiren ekarpena deskribatzeko artikuluan asmatu zuen Argi Baltza kontzeptua baliatuta. Muxikako bertsolari handiak eskualdean zein Euskal Herri osoan zehar egindako lana balioan jartzeko antolatzen dute sariketa: “Bertsolari gazteak plazaratzeko lan ikaragarria egin zuen, baita kulturgintza sustatzeko ere. Hil zen momentutik, bera urtero-urtero gogoratzea oso garrantzitsua dela uste dugu”. Janire Arrizabalaga Lilibertsoko kideak aurkezpenean adierazi zuenez: “Haren lekukoa hartzea erabaki dugu, Lopategiren lanari jarraipena emateko asmoz. Bigarrena da, eta bigarren batek ohitura bat sor dezake. Gustatuko litzaiguke oraingo txapelketa honek arrakasta izanez gero, urtero antolatzen jarraitzea”.

Iaz, bizkaitarrak izan ziren bertsolari gehienak, baina, aurten, lurralde ezberdinetako bertsolarien presentziari garrantzia eman diote, txapelketaren oihartzuna Euskal Herrian zabaltzeko helburuz. Hala ere, Lopategiren filosofiari jarraiki, bizkaitarrak izan dira gehienak. “Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ordezkaritza bermatu dugu, baina bizkaitarrak gailentzen dira. Horien artean, gainera, Busturialdeko bertsolariak egoteari eman diogu garrantzia".

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu