Herriko plazan, 19:00etan 2022-06-28

II. Hika bertso saioa Azkoitian ostegunean

II. Hika bertso saioa Azkoitian ostegunean
Ostegun honetan II Hika bertso saioa izango da Azkoitian, hitanoaren erabilera bultzatzeko sortutako ekimenen baitan. Kantuan, lau bertsolari: Miren Amuriza, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Gai-jartzen, Imanol Artola 'Felix'. Herriko plazan, 19:00etan.

Ostegun honetan II Hika bertso saioa izango da Azkoitian, hitanoaren erabilera bultzatzeko sortutako ekimenen baitan. Kantuan, lau bertsolari: Miren Amuriza, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Gai-jartzen, Imanol Artola 'Felix'. Herriko plazan, 19:00etan.

Bertsopaper lehiaketako sari banaketa
II. Hika bertso saioan banatuko dira I. Hike eizan bertsopaper lehiaketako sariak.
Eli Pagola bertsolari hernaniarrak irabazi du helduen mailako lehenengo saria, Tximista eta trumoia lanarekin. Noka idatzitako sorta da Pagolarena. Sariketa honen berezitasuna da bertsopaperak hitanoan direla eta noka izatea baloratu egiten da. Guztira, 24 lan jaso dituzte maila ezberdinetan. Bigarren saria Aimar Goenaga eibartarrak irabazi du Amonak bilobari sortarekin. Helduen mailako Azkoitia saria Lide Rekondo herritarrak eskuratu du Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari lanarekin.

Gazteen mailan, berriz, Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarrak irabazi du lehen saria, Eten punturik ez lanarekin. Oier Juaristi azkoitiarra izan da bigarrena Denbora azkarregi, goizetik gaueraino sortarekin. Azkoitia saria, bestalde, Noa Break, Intza Arrietak eta Maddi Arrietak osatutako hirukoteak irabazi du; hiru lagun horiek Jakara bidaia izeneko lana aurkeztu dute.

Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz bertsozale elkarteko bina kidek osatu dute, eta horiek guztiek saritutako “lanen kalitatea” azpimarratu dute. Hala ere, “zenbait kasutan, hitanoaren eta zukaren nahasketa” agertzen dela aipatu dute kideek, eta “hiperritanoa erabiltzeko joera” ere nabarmendu dute.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa