Udako bertso ziklo nagusiak agenda berriz ere 2022-07-18
Udan Hegoaldeko hiruburuetan eta Getxon bertso zikloak egiten dira jaietan. Pandemiarekin ziklo horiek ezabatu edo moldatu egin ziren eta aurten berriz ere jaien ohiko plaza eta gunetara itzuli dira. Iruñekoa pasata, Baiona, Getxo, Gasteiz, Donostia eta Bilbon izango dira uztail amaieran eta abuztuan, hurrenkera horretan. Ia 30 saio denera, jaialdiak gehienak.
Uztailaren 29an Baionan izango da jaialdia, Patxa plazan. Oraindik ere erabateko egonkortasunik ez duen jaialdia da azken urteotan baina egin denetan arrakasta polita izan du. Jaialdi musikatua egin zen 2019an. Aurten, Alaia Martin, Sustrai Colina, Irantzu Idoate eta Maddiane Txoperena ariko dira kantuan.
Lau bertso saio Algortako jaietan
Aspaldiko urteetan bezala, Algortako Kasino plazan hiru bertso jaialdi egingo dira eguerdiko ordubatean, eta tabernaz tabernako maratoi mitikoa azken egunean.
Uztailaren 29an
June Diaz, Imanol Uria, Ekhiñe Zapian eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzen, Beñat Vidal.
Uztailaren 30ean
Uxue Alberdi, Paule Loizaga, Unai Iturriaga eta Josu Sanjurjo. Gai-jartzen, Jon Amezaga.
Uztailaren 31ean
Aitor Sarriegi, Etxahun Lekue, Jone Uria eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzen, Maider Barañano.
Bertso maratoian, berriz, Aitor Mendiluze eta Jone Uria.
Bost jaialdi Gasteizko Aihotz plazan, 13:00etan
Gasteizen ere bost jaialdiko zikloa egonkortua dago aspalditik. Lekua ere bai, Aihotz plazan, eguerdian.
Abuztuak 5ean
Oihane Perea eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Uxue Diaz de Cerio
Abuztuak 6an
Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre, Aitor Etxebarriazarraga eta Sarai Robles. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño
Abuztuak 7an
Ekaitz Samaniego, Manex Agirre, Maddi Sarasua eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Nieves del Alamo
Abuztuak 8an
Paula Amilburu, Orlando Arreitunandia, Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal. Gai-jartzailea: Arantxa Sobrino
Abuztuak 9an
Andere Arriolabengoa, Unai Anda, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Oier Suarez
Donostiakoa berriena
Hiriburuetan Donostiako zikloa da berriena. Ez du beti saio kopuru bera izan baina hiruko zikloan egonkortu da. Easo plazan da hitzordua, eguerdiko 12:30etan.
Abuztuak 15ean
Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Manex Mujika. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro
Abuztuak 17
Asier Azpiroz, Unai Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Nerea Elustondo
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Abuztuak 19
Maider Arregi, Beñat Gaztelumendi, Amaia Agirre eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Uxune Areizaga
Bilboko Aste Nagusiko zikloa zaharrena
Bilboko Aste Nagusiak egiten hasi eta hurrengo urtean etorri zen zortzi saioko bertso eskaintza, 1979an. Formatua urteko antzekoa izaten da: sei jaialdi, bertso bazkaria eta libreko saioa. Leku aldetik, azken urte luzeetan Santiago plazan finkatu da eta oso ondo funtzionatzen du.
Abuztuak 21
Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Maddi Ane Txoperena
Abuztuak 22
Ane Labaka, Jon Maia, Julio Soto eta Miren Artetxe
Abuztuak 23
Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Maialen Akizu eta Ibon Ajuria
Abuztuak 24
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Bertso bazkaria.
Abuztuak 25
Miren Amuriza, Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Galletebeitia eta Aitor Bizkarra
Abuztuak 26
Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita. Librean.
Abuztuak 27
Alaia Martin, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina
Abuztuak 28
Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Igor Elortza eta Jone Uria
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24