Ikerketa bertsolaritzan 2022-07-29

Bertsolaritzari buruzko bi ikerketa proiektu eta GRAL sari bat

Bertsolaritzari buruzko bi ikerketa proiektu eta GRAL sari bat
Bertsozale Elkarteak eta Mikel Laboa Katedrak elkarrekin bultzatutako ekimena da.

Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkartearen elkarlanari esker, bertsolaritzari buruzko bi ikerketa proiektu eta GRAL sari bat abian dira. Urriaren 18ra arte bidali ahal izango dira proiektuak edota ikerlanak.

Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, azken urteotan Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez urratutako elkarlanari jarraipena emango diote UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak. Hala, ikerketarako deialdia egin dute elkarrekin aurten.

Ikerketa Proiektu Saria oraindik egin gabeko ikerketentzat da; hau da, epaimahaiak jasotzen direnen artean ikerketa proposamen aproposena aukeratu eta hori urtebeteko epean gauzatzeko 2.500 euroko dirulaguntza jasoko du ikertzaileak. GRAL Saria, bestalde, jada amaituta eta defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanentzat da: 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanak onartuko dira. Lan aukeratuaren ikertzaileak 600 euroko saria eskuratuko du.

Proiektu nahiz Gradu Amaierako Lanen kasuan, bertsolaritza izan behar da ikergai nagusia, baina, hori bai, edozein jakintza alorretatik abiatuta: antropologia, robotika, hizkuntzalaritza...

Informazio gehiago topatuko duzu ondorengo lotura hauetan:

    Ikerketa Proiektu Saria 2022
    GRAL Saria 2022

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak ikerketa deialdi gehiago ere egiten ditu, Bertsozale Elkartearekin egin dituen hauetaz harago. Horien inguruko informazioa ere topa dezakezu katedraren webgunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza