Abuztuaren 15etik 20ra 2022-08-15

Sei bertso ekitaldi Donostiako Aste Nagusian

Sei bertso ekitaldi Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Aste Nagusiak sei bertso ekitaldi izango ditu gozagarri, egitarau desberdinetan. Hiru Easo plazan, Udalak antolatuta eta bi Piraten eskutik, Trinitatean. Eta baita kanoan bertsotan gozatzeko aukera ere, Arrauning-en ekimenez. Hiriburuetako bertso zikloetan berriena da Donostiakoa, jada urte batzuk badaratza ere. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Donostiako Udalarekin duen hartu emanaren harira sortu zen.

Gaur izan da lehendabiziko saioa, eguerdiko 12:30etan: Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Manex Mujika aritu dira bertsotan, Ane Ezenarrok gaiak jarrita. Asteazkenetik larunbatera egunero izango dira bertsoak Donostian:                              
                        
Abuztuak 17, Easo plazan, 12:30etan
Asier Azpiroz, Unai Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Unai Elizasu.

Kanoa ibilaldia bertsotan, 20:00etan
Iker Zubeldia eta Sustrai Colina. J.Agirre zubian hitzordua.   

Abuztuak 18, Trinitate plazan, 18:00etan.
"Izun Inurri" bertso musikatuak. Onintza Enbeita, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz eta Alaia Martin. Gai-jartzailea, Amaia Agirre. Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi.
                        
Abuztuak 19, Easo plazan, 12:30etan
Maider Arregi, Beñat Gaztelumendi, Amaia Agirre eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Uxune Areizaga.   

Abuztuak 20, Trinitate plazan, 17:00etan
Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Jexux Mari Irazu. Gai-jartzailea: Unai Gaztelumendi.


Hiriburuko zikloetan azkena Bilbokoa izango da, abuztuaren 21ean hasita.

Donostian ez ezik, jakina, Euskal Herriko plaza askotan dira bertsoak abuztu erdialde honetan. Ikusi hemen agenda.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu