Zapatuan Portugaleten Meme saioa 2022-09-01

Friki saioek harrera beroa izan dute lehen bi ekitaldietan

Friki saioek harrera beroa izan dute lehen bi ekitaldietan

Lokatz Loreak taldeak Friki saioak antolatu ditu abuztuan eta irailean Bizkaian eta harrera beroa izan dute lehenengo biek. Hirugarrena, Meme saioa zapatuan izango da Portugaleten. Harry Potterren inguruko saioa izan zen lehena Zornotzako gaztetxean eta 100 bertsozaletik gora bildu ziren. «Inpaktantea izan zen, ez genuelako horrenbeste espero. Publikoa oso bero eta eskertuta sentitu genuen eta bertsolariak ere oso gustura» adierazi du Janire Arrizabalaga, Lokatz Loreak taldeko kideak.

Jone Larrinaga, Maddi Agirre, Nerea Ibarzabal eta Leire Vargas aritu ziren kantuan. Trama formatuko saioa izan zen Harry Potterrena, pertsonaiak Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain eta Izaro Bilbao Lokatz Loreak taldeko kideek antzerki bidez aurkeztuta. Antzerkia ez ezik, pelikula zatiak ere baliatu zituzten gaietan.



Bertso Fashion Week izan zen bigarren saioa, Bilbon, Aste Nagusian. Jaiak zirela jakitun, areto txikiagoa egokitzea erabaki zuten Deustuko gaztetxean eta hura beteta oso ondo joan zen saioa. Enare Muniategi, Ibai Lekuona, Aitor Etxebarriazarraga eta Josune Aramendi aritu ziren kantuan eta hemen ere Lokatz Loreak taldeko kideak aritu ziren gaiak jarri eta aurkezten. Hemen ere, ikus entzuneko formatua baliatu zuten gaiak aurkezteko.

Meme saioa Portugaleteko gaztetxean
Frikisaioez gozatu nahi duenak zapatu honetan Portugaleko gaztetxean izango du aurkera, 19:00etan. Arrizabalagak Bertsoa.eus-i aurreratu dionez, Memeak baliatuko dituzte eta horren gainean bertsotarako gaia jarri. Ixone Asategi, Koldo Gezuraga, Haizea Arana, Asier Alcedo eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan.

Denbora Makina Bertsoz Lekeition
Friki saioen azken aurreko hitzordua Lekeitioko gaztetxean izango da irailaren 10ean eta Denboraren Makina izango da gaia. Iruri Altzerreka, Joanes Illarregi, Joar Garate eta Xabat Galletebeitia ariko dira kantuan. Hemen ere pertsonaia baten paperean jarriko dituzte bertsolariak eta historiako garai desberdinetan barrena kokatuko dituzte.

Azkenik, Bertsos-kopoa Irailaren 17an, Gernikako Astran. Onintza Enbeita, Irune Basagoiti, Nagore Beitia eta Aner Euzkitze ariko dira bertsotan. Horoskopoko zeinu desberdinen ezaugarriak baliatuta jarriko dituzte gaiak.



(Argazkiak: Valentin Mugarza Martinez)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu