Igandeetan, 15:00etan 2022-09-08

Irailaren 18an itzuliko da Hitzetik Hortzera eta Txapelketa Nagusiaren jarraipen berezia egingo du

Irailaren 18an itzuliko da Hitzetik Hortzera eta Txapelketa Nagusiaren jarraipen berezia egingo du

Hitzetik Hortzera bertso programa bi igande barru itzuliko da berriro. Euskal Telebistak gaur eguerdian aurkeztu du udazkeneko programazioa eta han izan dira Gaizka Azkarate Hitzetik Hortzerako zuzendaria eta Eider Perez aurkezlea. EITBk eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean eekoizten dute programa eta aurtengoa hogeita hamahirugarren denboraldia du.

Txapelketa udazkenean, ohiko plaza urtarriletik aurrera
Txapelketa Nagusiko urtean ohi bezala, aurten ere Hitzetik Hortzerak gertuko jarraipena egingo dio txapelketari. Urtarriletik aurrera, ohiko plazari helduko dio berriz. Gidoilari lanetan, Mirari Martiarenak hartuko du lekukoa. 


Mirari Martiarena, Hitzetik Hortzareko gidoilari berria. (Argazkia: Berria)

Aurpegi eta ahots asko
Programa igandean eskainiko da, 15:00etan. Bertsoaldiek hartuko dute programaren zatirik handiena, txapelketako saioek: “Larunbateko saioan ondutako bertsoaldiez gozatzeko aukera izango da hurrengo egunean bertan”, azaldu du Gaizka Azkarate Hitzetik Hortzera saioko zuzendariak.
“Aurpegi eta ahots asko” agertuko direla ere aurreratu du: Izan zirenei galdezka atalean, plazan dabiltzan bertsolariak ariko dira txapelketari loturiko galderak erantzuten; A ze saioa atalean, bestalde, Eider Perezek eta Idoia Torregaraik txapelketari buruzko elkarrizketa umoretsuak egingo dituzte. “Ohikoa den bezala, saio bakoitzean pertsona edo leku baten inguruan ariko gara”, gehitu du Azkaratek. Bi programa berezi gehiago ere eskainiko dira abenduan, finalaren bueltan.


Euskal Telebistako udazkeneko programazioaren aurkezpena. Tartean Hitzetik Hortzerako aurkezlea, Eider Perez.


Hitzarmen berria
Bertsozale Elkarteak eta Euskal Irrati Telebistak udan itxi dute akordio berria. EITBko saioak osatzeko bitartekoak adosteaz gain, beste hedabideek bertso saioetako irudiak baliatzeko eta bertsolaritza lantzeko baldintzak jaso dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu