None 2022-09-16

Txapelketako antolatzaile eta parte hartzaileak elkartu zituen atzo jendaurreko aurkezpenak

Txapelketako antolatzaile eta parte hartzaileak elkartu zituen atzo jendaurreko aurkezpenak

Getxora bidean jarri da Txapelketa Nagusia, atzo jendaurreko aurkezpena eginda. Xehetasunak jakinekoak izanda, Txapelketa posible egiten duten parte hartzaileak elkarrekin egoteko eguna izan zen atzokoa. Beatriz Egizabal aktoreak egin zituen aurkezle lanak umorez. Ekitaldian zehar, talde antolatzaileak, bertsolariak, epaileak eta gai-jartzaileak pasa ziren oholtzatik. Irantzu Idoate eta Maddi Agirre bertsolari gazteek ireki eta itxi zuten ekitaldia bertsotan.

Gontzal Agotek hartu zuen hitza Talde Antolatzailearen izenean, Txapelketa atzeratu behar izanaren buruhaustea eta orain egiteko baldintzak egotearen poza agertuz: «Plazarik gabe ez dago txapelketa ulertzerik, plazak behar ditu bertsoak. Kostatu da, baina, zorionez, berpiztu da bertso plaza: berriro ere bertsolariak, zaleak, antolatzaileak, bertso-eskolak jo eta su dabiltza. Orain bai: egin dezagun txapelketa bat ahalik eta ederrena. Orain bai, badira baldintzak txapelketaren jiran zazpi lurraldeetan barna sortzen, kantatzen, ikasten, gozatzen eta goldatzen ibiltzeko».

Nerea Bruñok hitz egin zuen epaileen ordezkari eta Idoia Anzorandiak gai-jartzaile taldearen ahotik. Jon Maiak, txapelketa utzi berri duen bertsolariak, errezitalde ederra eskaini zien bertsolariei. Iruñerriko bertso-eskolako Beñat Astizek eta Lide Arrietak kantatu zituzten bertsoak, Iruñeko finaleko egunari umore puntua jarriz.

Atzoko ekitaldian Txapelketako sintonia ere aurkeztu zen. Nerea Erbiti Iruñeko musikariak osatu du, bere taldearekin batera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu