Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-09-22

Amuriza, Pagonabarraga, Alkaiza, Silveira, Illarregi eta Apalategi igandean, bigarren saioan

Amuriza,  Pagonabarraga, Alkaiza, Silveira, Illarregi eta Apalategi igandean, bigarren saioan

Bizkaiatik Gipuzkoara sartuko da Txapelketa Nagusia igandean eta Arrasaten izango du bigarren hitzordua igandean. Miren Amuriza, Gorka Pagonabarraga, Saioa Alkaiza, Xabier Silveira, Joanes Illarregi eta Iñaki Apalategi, Ander Aranburuk aurkeztuta. Gaztetasuna eta esperientzia biltzen dituen saioa da eta baita fase honetan bertsolari nafar gehien bilduko dituena ere.

Xabier Silveira lesakarra da taldeko zaharrena eta Txapelketa Nagusian parte hartze gehien dituena. 1997an kantatu zuen lehen aldiz eta seigarrena izango du aurtengoa. Semifinaletan kantatua da. Miren Amuriza berriztarrak laugarren Euskal Herrikoa du jarraian eta finalaren ataria gelditu zen duela bost urte. Iñaki Apalategi beasaindarrak hirugarren txanda du aurtengo hitzordua. Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun iruindarrak lehengo aldiz kantatuko du igandean Txapelketa Nagusian eta baita Joanes Illarregi leitzarrak eta Gorka Pagonabarraga durangarrak ere. Pagonabarraga da txapelketako bertsolari gazteena.

Lehenengo fasean eta finalaurrekoetan zazpi epaile ariko dira bertsolarien lanak epaitzen, fase bakoitzean epaile berak. Arrasaten ere honako zazpiok ariko dira: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

15 puntuagarri
Lehen fase honetan bertsolariek txapelketako ohiko lanak egingo dituzte. Denera 15 bertso puntuagarri, ariketa hauetan banatuta:
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
    Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
    Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Sarrerak, eskuragai
Txapelketako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri. Agortuko ez balira, saioaren egunean bertan leihatila 15:00etan zabalduko da. Saioa hasi baino orduerdi lehenago zabalduko dira ateak, 16:30ean. Sarrerak zenbakitu gabeak dira, beraz, garaiz ibiltzea gomendatzen da.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu