Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-09-28
Getxo eta Arrasateko areto betekaden hauspoarekin ekingo dio Txapelketa Nagusiak asteburu honetan. Larunbatean Gotaine-Iribarnen da hitzordua, herriko gela, 17:00etan: Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, 1992), Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri, 1983), Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, 1987), Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994), Oihana Iguaran Barandiaran (Amasa-Villabona, 1991) eta Patxi Iriart Hiribarren (Hiriburu, 1988) izango dira oholtzan, Aritz Bidegain Airek aurkeztuta.
Julio Soto gorritiarra da Txapelketa Nagusian esperientzia gehien duena. Hirugarren parte hartzea du aurtengoa eta finalaurrekoetako bigarren itzulian kantatzea zer den badaki. Oihana Iguaran Amasarrak, Nerea Ibarzabal markinarrka eta Eneko Lazkoz etxarriarrak bigarren Txapelketa Nagusia dute. Iguaran eta Ibarzabal finalaurreko bigarren fasera iritsita daude eta azken urteotan plazan eskarmentu handia pilatu dute, jaialdien zirkuituan lehen lerroan baitabiltza baitira biak. Ane Labaka Lasartearrak eta Patxi Iriart hiruburutarrak lehen aldiz ariko dira Txapelketa Nagusian. Eneko Lazkoz da taldeko zaharrena, 39 urterekin, eta Nerea Ibarzabal gazteena, 28 urterekin.
Igandean Gasteizen
Igandean Gasteizen Txapelketa Nagusiko lehen faseko laugarren kanporaketa jokatuko da. Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Manex Agirre Arriolabengoa, Miren Artetxe Sarasola eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Oier Azkarraga Grajalesek egingo ditu aurkezle lanak. Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan izango da saioa, 17:00etan hasita.
Miren Artetxek du Txapelketa Nagusian eskarmentu gehien taldean. Xilabako txapeldunordeak laugarren edizioa du aurtengoa eta aurrekoan ez zen finaleko postuetatik urrun ibili. Iban Urdangarin eta Manex Agirrek bigarren aldia izango dute. Amaia Iturrioz, Haritz Mujika eta Xabat Galletebeitiak igandean izango dute lehen aukera.
Lehenengo fasean osoan bezala hurrengo epaile taldea ariko da lanean: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.
Egin beharreko lanak, ohikoak
Lehen fase honetan bertsolariek txapelketako ohiko lanak egingo dituzte. Denera 15 bertso puntuagarri, ariketa hauetan banatuta:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Zazpi epaile
Lehenengo fasean eta finalaurrekoetan zazpi epaile ariko dira bertsolarien lanak epaitzen. Finalean, bederatzi. Lehenengo fasean honako zazpiak ariko dira: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.
Sarrerak, eskuragai
Txapelketako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri. Lekuan bertan, 15:00etan irekiko da leihatila eta 16:00etan, berriz, aretoko atea.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24