Haritz Mujika - elkarrizketa 2022-10-05
Haritz Mujikari denbora gutxian dezente aldatu zaio bere bertsogintza panorama. Ekainean jakin zuen Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera izango zuela eta lau hilabeteren buruan Euskal Herriko finalaurrekoan kantatzeko zentratuta dago, Txapelketa Nagusiko bere lehen parte hartzean kanporaketa irabazita.
Gasteizen bere burua argi eta bertsotarako ondo sentitu zuen eta oholtzan ere patxada handia transmititu zuen asteasuarrak. Gustura dago saioan egin zuenagatik eta baita egoten asmatu izanagatik ere. Bere bertsokeraren eta egindako lanaren lagin bat erakutsi ahal izan zuelakoan dago Mujika.
Donibane Garaziko saioak ilusio berezia
Urriaren 29an izango du hurrengo hitzordua asteasuarrak Donibane Garaziko finalaurrekoan. Oraingoz Amets Arzallus du bertsokide, eta puntuazioz lehen biak ere Garazin kantatuko dutenez, Mujikak ziurtzat jotzen du Oihana Iguaran ere oholtzakide izango duela. Aitortu duenez, Ametsekin egokitzeak poz handia eman dio astasuarrari. Eta ilusio berezia egin dio Oihanarekin oholtza partekatzeko aukerak ere, bertso eskola kidez gain, lagun mina izaki.
Finalaurrekora kozka egitera joango ote den galdetuta, intentzioa ere erakutsi du Mujikak: «Donibane Garazira ez naiz arratsalde pasa joango».
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu