igandero 15:00etan ETB1en 2022-11-04

Hitzetik Hortzera mugan

Datorren larunbatean Irunen jokatuko da finalaurrekoetako lehenengo itzuliko hirugarren saioa eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Bestalde, Gari Garaialde argazkilaria izango dugu protagonista aste honetako saioan. Fotokazetaria izateaz gain Irungo Harrera sareko kidea ere bada.

Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean  atalean izango ditugu saioaren inguruan hitz egiteko. Gainera, iritzia emango duten bertsolariak ere izango ditugu txapelketak iraun bitartean.

Gari Garaialde, argazkilaria

Argazkilaritzaren barruan argazkiak funtzio ezberdin asko izan ditzazkela dio Garik, hala ere, berarentzat funtzio bereziena fotokazetaritza da. Fotokazetaria, argazkien bidez munduan gertatzen denaren berri kontatzen duen pertsona bezala definitzen du. Milaka istorio eta egoera islatu ditu bere argazkietan, esaterako, euskal gatazka, alardea edota Irungo etorkinen gaia.

Bertso txapelketa nagusiko argazkiak ere atera izan ditu urte luzez. Bertso emanaldietako argazkia geldoa dela dio. Hala ere, dokumentazio lanetik at hori baino gehiago egiteko izaten dituen gogoez aritu da. Begiradetan, keinuetan, espazioetan… aurkitzen du bere zirrikitua. Gaineratu du, bertsolaria ganbaratik oholtzara doan momentua dela azpimarragarriena.

 

Irungo Harrera sarea

Hesirik gabeko muga izan arren pasatu ezin duten muga izaten jarraitzen duela gaineratu  du. Egoera hau argazkietan islatzeko mugaren gogortasuna baino etorkinen jarrera inporta zaiola dio.


Irungo bertsoaldi onenak

Igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Gai jartzaile lanetan berriz, Maialen Belarra arituko da.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza