Ganbaran bai - Sarai Robles 2022-11-08

MUGA

2022/BTN22/ganbaranbai/20221107ganbaran_bai_sarairobles.mp3.mp4
Ariketa bakoitzean nor gailendu zen esatea ez da hain zaila, eta puntuazio taulak erakusten duenarekin ados nago gutxi gora behera. Baina ez da berdina ia 160 punturekin gailentzea edo 140 eskasekin; eta askok uste genuen oraingo zerrendaburuarengandik gertu egonen zirela Irungo bi edo hiru. Hamaika aipamen egin zitzaizkion mugari, saioa Irunen izateagatik (honetaz ere mintzo gintezke); baina agian baziren bestelako mugak ere.

Txapelketa bidegabea da. Bertsoak zenbaki batekin neurtzea, ia ezinezkoa. Hori aspalditik dakigu. Orain arteko saio onenetako bat entzun genuen larunbatean Irunen, nire iritziz. Baliteke zeharo maitemindu ninduten bertsoaldi batzuek itsututa egotea, baina entzulegoa pozik eta gozatzen sumatu nuela uste dut (puntuazioak entzun genituen arte, baina goazen atalka). Sustrai Colinak eskuratu zuen lehen postua, eta finalerako ez ezik buruz-burukorako txartel bila zihoala erakusteko moduko saioa osatu zuen.

Zortziko handian Sustrai Colinak eta Jone Uriak egindako lana nabarmenduko nuke, bikote ezberdinetan egokitu baziren ere. Sustraik ez zion puntu bakar bati ere ihes egiten utzi:  Nahiz gizarteak esan behar lukeen “libre izaten ausartu”/ nahiago dugu gure oskolan barneratu ta zahartu/ ordea dudan baldin bagaude alarma hartu ez hartu/ jada zeozer ostu digute nahiz ta etxean ez sartu.
Zortziko txikian, Sustrai Colinaren eta Miren Artetxeren ofizioak lortu zuen aretoa lehertzea. Ondorengo zenbait ariketatan ere ofizio honi egindako erreferentziak entzun genituen. Sentipena dut Elizondoko saiotik aretoa lehertzeko behar antzeko bat dagoela, kolpe on bat botatzekoa, zirtora jotzekoa.

Puntukako ariketan zein seiko motzean bertsolariak nahiko pareko ibili zirela uste dut, inor nabarmenki gailendu edo erori gabe. Ganbarakoan, Nerea Ibarzabalen lanak txunditu ninduen. Berriz entzuteko zein irakurtzeko modukoa izan zen. Eta berriz ikustekoa, begiak itxita entzunez gero: ta zer hasiko bagenu bi aktoreren olgeta/ pasea dezagun eta ein dezagun gogoeta/ beitu aita berdintsu dago parke hortako pareta/ utzi zenuen bezala guztia huntzez beteta/ arbolak horitzen doaz ta urtsu dator erreka/ berrabiarazi dezagun gure azken elkarrizketa. Jende askok dio denbora luzeegi hartzeagatik zigortu zutela Nerea. Epai irizpideek zera diote: ez da ontzat hartuko bi minututik gora pasatu ondoren hastea, eta osotasunean ezta hiru minututik gora hartzea ere. Ez dakit bi minutuen muga igaro ote zuen, ez neraman kronometrorik (Nereak ere ez), baina argi dudana da pozik itxaronen ditudala hiru minutu halako zerbait jasoko badugu trukean.   

Ariketa bakoitzean nor gailendu zen esatea ez da hain zaila, eta puntuazio taulak erakusten duenarekin ados nago gutxi gora behera. Baina ez da berdina ia 160 punturekin gailentzea edo 140 eskasekin; eta askok uste genuen oraingo zerrendaburuarengandik gertu egonen zirela Irungo bi edo hiru. Hamaika aipamen egin zitzaizkion mugari, saioa Irunen izateagatik (honetaz ere mintzo gintezke); baina agian baziren bestelako mugak ere.

Aspaldi, epaile lanetan aritzen den kide batek azaldu zuen txapelketako saio bat epaitu aurretik aurreko saioko bertsorik puntuatuena eta gutxien puntuatu zuena entzuten zituela, erabilitako baremoari neurria hartzeko edo. Iruditzen zait Donibane Garaziko saioak eragina izan duela Irungo saioaren puntuazioan. Ikusi beharko da Irungoak zer nolako eragina duen Durangokoan.
“(…)Txapelketan dena ere ez da aldatuko aurten” abestu zuen Jone Uriak azken agurrean. Saio historikoaz mintzo ziren egunkarietako kazetariak, oholtzara bost emakume eta gizon bakarra igoko zirela eta. Orain bost gizon eta emakume bakarreko saioa dator. Ea.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri