Txapelketa Nagusia - finala 2022-11-15

Iñaki Muruak jantziko dio irabazleari txapela

Iñaki Muruak jantziko dio irabazleari txapela
Bertso munduan egindako «ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio» Bertsozale Elkarteak.

Iñaki Murua (Gabiria, 1956) bertsolariak eta Bertsozale Elkarteko lehendakari ohiak jantziko dio irabazleari txapela Iruñeko finalean, Bertsozale Elkarteak iragarri berri duenez. Bertso munduan egindako «ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio» Bertsozale Elkarteak «omenaldi berezi hau egin nahi izan dio finalean, egindako lana itzulezina bada ere, ikusgarri egin eta merezimenduaren aitortza moduan».

Gabiriarra gazterik hasi zen bertsotan, 15-16 urterekin, eta 18 urte ingururako garaiko bertsolari onenekin ari zen plazan. Mende erdi bueltako bertsolaritza bidea egin du Muruak. Plazan zein txapelketa lehen lerroan ibili da urte askotan. Bertsolaria ez ezik, bertsolaritza mugimenduko eragile handia izan da Iñaki. Bertsolari gisa 1982an aurkeztu zen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusira, eta 1986koan eta 1989koan finalera iritsi zen. Finalista izan zen Gipuzkoako 1991ko eta 1995ko txapelketetan ere.

Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan da eta lehendakari gero, 2005-2018 bitartean. «Lehendakari izan denean zein ez, bertso munduan oso presente egon da Iñaki beti. Gaur egun ere, figura oso garrantzitsua izaten jarraitzen du Bertsozale Elkartean. Maitasunetik eta zaintzatik aritzen da beti, eta bertso munduko gazte, heldu, boluntario, langile, zein gertuko guztiek estimu handian daukagu» adierazi du Bertsozale Elkarteak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu