igandero 15:00etan ETB1en 2022-11-17
Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean atalean izango ditugu saioaren inguruan hitz egiteko. Gainera, iritzia emango duten bertsolariak ere izango ditugu txapelketak iraun bitartean.
Yogurina Borova, Laudioko trabestia
Yogurina Borovaren sorrera zuzenean Spice Girls taldearen wannabe abestiarekin lotu daiteke, izan ere, lagun batek Spice Gay taldea sortu ondoren Bilboko El Bailongo tabernan egindako show batean hasi zen bere ibilbidea gaur egun ezagutzen dugun Yogurina Borova izatera heldu arte.
Yogurina Borovan transformatzeak indarrez betetzen duela aipatzen du. Maskara bat izan arren, guztiok momentu jakin batean norberaren maskara jazten dugula berresten du: “Ez naiz abeslaria, ez naiz neska, baina horrekin jolasten dut”.
Euskal Herriko panoramari dagokionez hamarkada bat atzera joanda, egoera eskasa zela dio. Oraintxe bertan, ordea, euskal eszena ahazten ez ezik drag zein proiektu oso potenteak daudela dio, Maruxak talde iruñarra eta hauek Burlatan antolatutako Lumafest festibala azpimarrratu du.
Gaur egun
Pandemia ondoren eta ia kasualitatez bere mezua zabaltzeko beste bide bat topatu zuen sentipenak askatu abestiarekin. Umeentzat sortua, eskolaz eskola aritzen da haurrekin hitz egiten eta abestiak sortzen. Bide berri honek bizitza aldatu diola dio. Mezua zein den argi dauka: “Ni bezalako pertsonak badaudela, eta norberak nahi duena izan eta egin dezakeela”.
Amurrioko bertsoaldi onenak
Igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana iguraran eta Onintza Enbeita. Gai jartzaile lanetan, berriz, Beñat Vidal arituko da.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24