Ibiltaria, 2018tik aurrera 2022-11-22

Bertso Eguna urtarrilaren 28an, Azpeitian

Bertso Eguna urtarrilaren 28an, Azpeitian

Bertso Eguna urtarrilaren 28an izango da, Azpeitian, Bertsozale Elkarteak gaur iragarri duenez. Hamarkada askotan Donostian egin ondoren, 2018tik ibiltaria da Bertso Eguna, urtero aldatzen da herriz. Aurtengoa Izpuran egin zen.

«Egun osoko plana ari gara antolatzen, pandemia aurretik egin ohi genuen bezala» adierazi du Bertsozale Elkarteak Bertsozale.eus gunean. 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da, libreko bertso saio irekiekin. Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak egingo dira zenbait elkartetan: Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan. «Gainera, gustu guztiak asetzeko moduan, mota ezberdineko bertso saioa eskainiko da horietako bakoitzean: libreko saioak, bertso saio musikatuak edota gaiekin eta bertso jarriekin osatutakoak». Arratsaldean poteoa izango da, eta 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalostean izango da bertso ekitaldia Elikagunean bertan.


1968tik antolatzen
1968an hasi zen antolatzen gaur egungo Bertso Egunaren aitzindaria, Txapelketan Xalbadorri txistuak jo ondorengo urtean, txapelketa antolatzeari utzita. Hasiera batean, Bertsolari Eguna izena hartu zuen, eta garaiko hainbat bertsolariren omenaldi eguna izaten zen. 1987an Bertsozale Elkarteak hartu zuen antolatzeko ardura, betiere Donostiako Udalarekin elkarlanean. 1995ean omenaldi kutsua alde batera utzi eta bestelako itxura hartu zuen egunak; izena ere aldatu zitzaion, eta Bertso Eguna izatera pasa zen.

Donostian egin zen urte luzez, eta 2017ko etenaren ondotik eta 2018tik aurrera, Euskal Herri osoan mugitzen den egitasmo ibiltaria da egun, Bertsozale Elkartearen oinarrizko helburuekin bat eginez: herrialde osoan eragitea. Pandemiak eraginda 2021ean eta 2022an data eta egiteko modua aldatu baziren ere, Bertso Egunak egin ahal izan ziren. 2023an, urtarrilera eta egun osoko planera itzultzea da asmoa.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»