Aitor Bizkarra Ruiz - Elkarrizketa 2022-11-22

«Alderdi diskurtsibotik pendiente daukat nire posizioa bertsotan nola adierazi asmatzea»

2022/BTN22/elkarrizketak/20221121aitorbizkarra_elkarrizketa.mp3.mp4

Jexux Mari irazu

Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño, 1996) Txapelketa Nagusiko finalaren langa izan daitekeen muga horretan kokatu da bere lehenengo parte hartzean, 1.329 puntu eskuratuta. Bere lanak eginda, Baiona eta Bilboko emaitzak argituko du finalean sartuko den ala ez.

Amurrion, Durangon ez bezala, ofizioetako lanekin gelditu zen beteen eta baita puntu erantzunekin ere. Bakarkakoak gehiago utzi dio gazitik. Txapelketa osoko lana eta emaitza baloratzeko eskatuta, oso gustura dago dagoela adierazi du, ez zuelako inola ere uste bide hau guztia egin ahalko zuenik. Era berean, eginak eta egitekoak parean jarrita, txapelketatik hobetzeko koska batekin doala dio eta horrekin gelditzen dela.

Bere bertsokera ikuspegitik, uste du «bertsoa hiztegi errimatu bat baino, izatekotan, hizkuntza errimatua dela» eta ideia horrek gidatzen du Bizkarraren bertso lanketa alderdi teknikoari dagokionez. Edukira jota, «alderdi diskurtsibotik pendiente daukat nire posizioa bertsotan nola adierazi asmatzea, bide urraketa baten antzekoa izango delako» azaldu dio Bertsoa.eus-i.

Zazpi egunetan bi finalaurreko jokatu ditu Aitor Bizkarrak, Durangon eta Amurrion, eta osasunean ere antzeman du hori. Finalera begira zalantza gunean egonik, lanean jarraituko du lasaixeago bada ere eta larunbatean Baionakoa jokatuta bere burua aukera handiekin ikusten badu orduan hasiko da beste gauza batzuek pentsatzen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu