Bertsoaldi guztiak jarraian entzuteko aukerarekin 2022-12-01

Bertsoak audioz gozatzeko zerbitzu berria

Bertsoak audioz gozatzeko zerbitzu berria
Bertsoaldiak banaka zein saio osoa jarraian entzuteko aukera izango da. Txapelketa Nagusiko bertsoak eta aurrerakoak entzun ahalko dira modu honetan.

Bertsoa.eus-en bertsoaldiak audio hutsez gozatzeko zerbitzu berria jarri du Bertsozale Elkarteak. Bertsoaldiak banaka ez ezik, saio bateko bertso guztiak jarraian ere entzuteko modu erraza eskaini dio bertsozaleari, Entzun osoa atala klikatua. Txapelketa Nagusiko bertsoaldiak eta hemendik aurrera sareratzen diren guztiak entzun ahal izango dira modu berri honetan.

... bertsoak entzunez batetik bestera
Zerbitzu berria abian jarrita bertsoez gozatzeko aukerak eta moduak zabaldu nahi izan ditu Bertsozale Elkarteak Bertsoa.eus-en, bertsoak entzuteko modu berriak eta betikoak izan direnak elkarren osagarri eginez, sareko plazari irrati edo podkast ukitu bat emanez. Kotxean, etxeko zereginetan ari garen bitartean, mendian, paseoan... egoera horietan ere bertsoaz gozatu nahi duenak Bertsoa.eus-en sintonizatu besterik ez du.

Txapelketa Nagusiko saio guztiak audioan
Aurtengo Txapelketa Nagusiko bertsoak eta hemendik aurrerako guztiak egongo dira formatu berrian. Bertsoa.eusk-en 15.000 bertsoaldi inguru ditu sarean eta oraingoz horiek bideoz egongo dira eskuragarri.

Audio hutsezko grabaketak baliatzeko aukera
Bertsoak audio bidez ere zabaltzeko aukerak sareko plaza anitzagoa izateko atea irekitzen du. Orain artean, bideoz grabatutako bertso saioak sareratu ahal ziren eta orain audioz bakarrik grabatuak ere zabaltzeko aukeran dago sareko plaza. Bertso munduan gaur egunean audio hutseko bilketa bideoarena bezain zabala da edo zabalagoa zenbait eremutan.

Bertsozale Elkartearen enkarguz, berrikuntza honen garapen teknikoa eta diseinu lanketa CodeSyntax enpresak egin du.



Mugikorreko bertsioa.



Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa