BBK Sariketako finala atzo Bilbon 2022-12-02

Durangaldea eta eta gazteen plazaratzea irabazle BBK Sariketako 30. urteurrenean

Durangaldea eta eta gazteen plazaratzea irabazle BBK Sariketako 30. urteurrenean

Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXX. BBK sariketaren finala jokatu zen atzo Bilboko BBK Salan Lea-Artibai eta Durangaldearen artean. 12 bertsolari aritu ziren kantuan. 18 urte artekoak lehenbizi eta 18-26 urte bitartekoak ondoren. Durangaldea izan da aurtengo irabazlea. Sariketako kantaera onenaren saria Durangaldeko Ander Elorriagak jaso zuen.



Lehenbiziko saioan, Durangaldetik: Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua eta Ixone Asategi aritu ziren kantuan. Lea-Artibaiko taldetik: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga. Bigarren saioan, helduen txandan, Durangaldetik: Araitz Katarain, Ander Elorriaga eta Irune Basagoiti eta Lea-Artibaiko taldean: Bittor Altube, Enare Muniategi eta Garazi Navarro.

BBK Gazte Sariketa taldekako sariketa da eta, horrez gain, berezitasun nagusia du ikastetxeetan egiten direla kanporaketak, publiko gaztearekin.

BBK Sariketaren antolakuntzan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta BBK hartzen dute parte. Sari banaketa ekitaldian Koldo Bilbao BBK-ko ordezkariak, Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Beñat Vidal Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu zuten parte.

30 urte bete ditu aurten txapelketak eta hori ospatzeko puntako bertsolarien saioa ere izan da finalarekin batera. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasi da bertsolari gazteen saioarekin. Lea-Artibai taldeak 454.50 puntu lortu ditu, eta Durangaldea taldeak 493 puntu, eta beraz, Durangaldea taldea izan da sariketako irabazlea. Epaimahaia Beñat Romerok, Juanjo Respaldizak eta Miriam Juaristik osatu zuten. Idazkari beharretan, Ione Narbaiza. 70 bertsozaleren beroan egin zuten bertsolari gazteek saioa.

30. urteurren jaia
Ospakizun giroan joan da aurteno BBK Sariketako final eguna. Sari banaketa aurretik, Ibon Izak (Arratia) bertsoak jarri dizkio 30 urte hauetako ibilbideari. Sariak banatuta, bertsotan jarraitu zuen arratsaldeak, BBK Sariko filosofiari jarraiki, Bizkaiko eskualde bakoitzeko bertsolari banarekin.

Onintza Enbeitak (Busturialdea) eta Etxahun Lekuek (Uribe Butroe) balkoitik egin dute bertsotan brindisarekin batera. Biek BBK Sariketaren lehen edizioan kantatuak. Bertsolari gazteenaren saria jaso zuen Enbeitak orduan.


Urte hauetan guztietan BBK Sariketaren ibilbidean parte hartu duten hainbat bertsolari, epaile, gai-jartzaile eta antolatzaile batu zirenjaian. Mokadutxoaren ondoren, bertso saioa: Nerea Ibarzabal (Lea-Artibai), Igor Elortza (Durangaldea), Oihana Bartra (Hego Uribe) Asier Alcedo (Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea), eta Jone Uria (Uribe Kosta) bertsolariek. Gai-jartzaile lanetan Igor Menika eta Idoia Anzorandia.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri