Aitor Mendiluze Gonzalez - elkarrizketa 2022-12-07

«Finaletan, Donostian, Barakaldon eta Iruñean kantatzera iristea zoragarria da»

2022/BTN22/20221203bilbo/elkarrizketak/20221207mendiluze_elkarrizketa.mp3.mp4

Aitor Mendiluze Gonzalezek (Andoain, 1975) Txapelketa Nagusiko bere seigarren finala jokatuko du, Iruñean, abenduaren 18an, Durangoko finalaurrekoa irabazi eta Bilbon bigarren eginda. Puntuazio langan bigarren koxkan sartu da finalera, Alaia Martinen atzetik.

Egungo txapeldunordea gustura aritu zen bertsotan Bilboko finalaurrekoan, bereziki ofizioetan eta puntu erantzunetan. Bakarkakoan ere, orokorrean gustura, baina nahi beste borobildu ez izanaren arantzatxoarekin gelditu da, bere hitzetan.

Finalaurrekoetan izandako gorputzaldi onari jarraipena ematera joango da finalera. Bere bertsokera, bere pentsakera erakustera joango da eta nahiko luke bakarkakoak gehiago kargatzea edo borobiltzea.

Finaleko argazkia zoragarria iruditzen zaio eta «ilusioa piztuko duen finala» izango dela uste du. Gauza eder asko emango dituena.

Aitor Mendiluzek zazpigarren Txapelketa Nagusia du, 1997an hasita. 2001ean sartu zen lehenengoz finalera Donostiako Belodromoan. Hirugarren postua eskuratu zuen orduan, Egaña eta Lujanbioren atzetik. Geroztik BEC-eko final guztietan egon da 2017an buruz burukora sailkatu zen Maialen Lujanbiorekin. 2022koan, Iruñean kantatuko du. Ibilbide hori oholtzan egin ahal izatea ohore handia dela aitortu du Mendiluzek, eboluzio hori barrutik bizitzeko aukera izan duelako eta baita bere eboluzioa txapelketan islatu ahal izateko ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu