Bertsolari bertsozale podkasta 2022-12-16

«Gehien disfrutatu izan ditudan saioak librekoak izan dira»

2022/2022podcastak/udazkena/12-Bertsozale_Josune_Aramendi_221215.mp3.mp4

Josune Aramendi Perez Markina-Xemeingo bertsolaria da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxetik datorkio Aramendiri bertsozaletasuna eta eskolan Juanjo Respaldizarekin sakondu zuen bide hori.

Fernando Aire Xalbador eta Lazkao Txiki ditu lehengo bertsolari kuttunenak. Puntu laburrak dituzten doinuak ditu gustuko. Libreko saioak izan dira gehien disfrutatu izan dituenak.

Josune Aramendik txapelketari eskatzen zion plazako errealitatea irits zedila finalera eta, «neurri batean», bete dela uste du, emakumezko bertsolariek oholtza horretan presentzia handiagoa behar dutela uste du ordea. Entzun Josune Aramendiren bertsolaritza esperientzia sareko plazan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza