Urtarrilaren 17an, 19:00etan, San Telmo Museoan 2023-01-11

Bertsolaritzaren mugez eta aukerez mahai-ingurua Donostian

Bertsolaritzaren mugez eta aukerez mahai-ingurua Donostian

Bertsolaritzaren mugez eta aukerez mahai-ingurua antolatu du Donostian Euskal Herriko Unibertsitateak. Zein gorputz daude bertsolaritzan? Zein gorputzetatik da zilegi kantatzea? Nola ireki bideak errealitate aberatsagoei kantatzeko? Galdera horien inguruan ariko dira Onintza Enbeita, Irati Majuelo, Maider Arregi eta Saioa Alkaiza. Urtarrilaren 17an izango da, asteartean, San Telmo Museoan, 19:00etan.

Mahai-inguru hau UPV/EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburu nagusietako bat diziplina artistiko desberdinen arteko elkarrizketa sustatzea da, eta diziplinarteko ikuspegi batetik heltzea gorputza eta sormen artistikoaren arteko auziari.

Sarrera libre izango da, aforoa bete arte.


Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»