Finala Laudion, martxoaren 25ean 2023-01-14

Ia 300 parte hartzaile aktibatuko ditu Arabako Kuadrilla Artekoak

Ia 300 parte hartzaile aktibatuko ditu Arabako Kuadrilla Artekoak

Maeztun aurkeztu eta  urtarrilaren 27an hasiko da Arabako zazpigarren Kuadrilla Arteko Txapelketa. Bat-bateko eta idatziko modalitateak izango ditu eta 280 parte hartzaile jarriko ditu bertso dantzan datozen hilabeteetan Araban, bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza konpartitua, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta. Hamasei saio izango ditu denera: 12 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala. Laudion jokatuko da martxoaren 25ean.

Bat-batekoari dagokionez, 12 talde osatu dira. 3-6 bertsolari arituko dira kantuan eta horiekin batera, gai-jartzaileak, epaileak, argazkilariak, grabatzaileak eta sukaldariak. Guztira 9-12 laguneko taldeek parte hartuko dute. Taldeak antolatzaile ere badira, bere herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratu dira eta. Aurten, guztira, 64 lagun ariko dira bertsotan, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan, hala nola, kronista, argazkilari, sukaldari, musikari. Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (hiru talde).

Idatzizko modalitatea ere antolatu da,  16 taldek hartuko dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kideak... Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte. Arabako zortzi eskualdetako ordezkariek parte hartuko dute bertso jarrien modalitatean. Bat-bateko modalitatearen saioak egiten direnenean parte hartuko dute talde hauek.

Urtarrilaren 27tik martxoaren 25era

Kanporaketak (12 saio)

Urtarrilak 27: hiru saio: Gasteiz (bi saio) eta Oion
Urtarrilak 29: Laudio
Otsailak 3: Gasteiz
Otsailak 4: Aramaio eta Agurain
Otsailak 5: Narbaiza
Otsaila 10: Aramaio (bi saio)
Otsailak 11: Murgia eta Corres

 Finalaurrekoak (3 saio)

Otsailak 26, igandea, 1.finalaurrekoa: Aguraingo Zabalarten
Martxoak 4, larunbata, 2.finalaurrekoa: Bastidako Kultur Etxean
Martxoak 12, igandea, 3.finalaurrekoa: Murgia, Zuiako udaletxean

Finala

Martxoak 25, larunbata, Laudio

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri