Larunbatero 21:00tan ETB1en 2023-01-18
Huntza
Euskal Herrian ez dira txoko asko izango Huntza taldearen abestiren bat entzun ez duenik. Huntzaren ibilbidea etapa ezberdinetan banatu daitekeela dio Josune Arakistainek. Batez ere, hastapenetan zurrunbiloak oso gazte harrapatu zituela aipatu du, izan ere, Aldapan Gora abestiarekin esan daiteke hasierako malda leunagoa edo ez hain aldapatsua izan zutela beste taldeekin alderatuta. Hala ere, lehen diska grabatzeko erromerietan ibili izana eta hasieran egindako saiakerak ere azpimarratu nahi izan ditu.
Huntzak Josuneri sortzailea izateko esperantza eman dio, baita musikatik bizitzea hain utopikoa ez izatea ere, nahiz eta egun ez den erabat bertatik bizi. Urte berri honetarako kontzertu mordoa espero dituzte Euskal Herrian zein atzerrian.
Bertsoarekin lotura estua du Josunek, izan ere, trikitixa txapelketetan kopla batzuk egiten hasi zen eta 16 urterekin Itziargo bertso eskolan jarraitu zuen. Huntzako abestiek ere bertsolaritzarekin lotura estua dutela aipatu digu eta, besteak beste, Ekaitz Goikoetxea, Maialen Akizu, Maider Arregi edota Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin elkarlanean egindako lanak gogorarazi ditu.
Tradizioa eta proeiktu berriak
Etorkizun oparoa ikusten dio Josunek trikitixari. Hala ere, tradizionala bezala ulertzen dugun trikitixa bide berriak ezagutzen ari da azken urteotan. Belgika eta Herbeheretako musika elektronikoaren zalea, trikitixa eta elektronika nahastea beti izan duela buruan dio Josunek, eta horrela sortu zuen iaz SÜNE proiektua.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05