Amurrion, urteroko finalisten saioan 2023-01-18

Iguaran eta Gaztelumendi Nafarroa Arenako kristalezko sabaiari pitzadurak konpontzen

Kristalezko sabaiari kantari jarri zituen Aintzane Irazustak Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran. «Finalaren egunean goizean goiz konturatu omen ziren Nafarroa Arenako kristalezko sabaiari pitzadurak agertu zitzaizkiola eta beiragileei deitu zieten». Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi beiragileei egokitu zitzaien joatea. Hemen biek osatutako bertsoaldia.

Kristal blindatu ez dakit ez den
Arenako zeru muga
pitzadura bat egin zaiola
ta konpontzea ardura
inor pasa den hasera baten
nahiz eta eduki duda
pitzatu hortan melena baten
kizkur beltza agertu da.

Eta melenak hainbeste sormen
diskurtso ta irudimen
korapiloak elkarri lotzen
a(r)i zirela zirudien
ni kristalari begira nago
eta kontuak zer diren
pitzatu dela ikus dezaket
baina ez dakit hautsi den.

Asko jardun da bidean zehar
goiko sabai honi joka
ehun arrakala izango ditu
baina ez dio inporta
kopetetan ze ubeldu daude
honi buruakin jota
baina oraindik ez dago prestu
ondo eutsia dagota.

Honi eusteko ixuri dira
izerdia ta odola
ez det pentsatzen kenduko denik
sabai hori hala-hola
horri eusteko jende faltarik
ez dagolako inola
asko oraindik ez dira ohartu
hemen sabai bat dagola.

Askorentzat gardena denez
kostatzen da ulertzea
ta tokatzen da bi teknikarik
xehe-xehe aztertzea
arrakala bat gutxiegi da
bost urtez behin agertzea
konponbide bat bakarra dauka
dilatazioz lehertzea.

Lehertu ez lehertu aurkitu dugu
Navarra Arenan mugan
askok apustu egiten zuten
lehertuko zela udan
gu gure tresnei helduta gaude
ta hementxe nago dudan
konpondu egin behar omen da
baina ez dakit nahi dudan.

Zenbat pertsonak hau bota nahian
pasa badu hainbat neke
euren ametsa ezin al degu
gurea beteaz bete
biok gainean gabiltza zutik
ta sabaia dago fuerte
akaso goitik beheruntza ere
hasita lehertu daiteke.

Beraz leherketa bat sartu behar
dugu gure argazkian
baina ez dakit nahikoa tresna
ote dauzkagun saskian
bertsolariak hain nekatuta
ikusi ditut gaizki han
sare bat jarri behar genuke
tabladuaren azpian.


 

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra