Zabalkunde datuak 2023-01-23

Bertsoa.eus-ek 162.000 erabiltzaile eta 2.158.000 ikustaldi izan ditu 2022an

Bertsoa.eus-ek 162.000 erabiltzaile eta 2.158.000 ikustaldi izan ditu 2022an
Erabiltzaile kopurua %55 inguru hazi da aurreko Txapelketa Nagusiko urtetik 2017etik eta % 60 2021etik.

Bertsoa.eus sareko plazak 162.00 erabiltzaile eta 2.158.000 ikustaldi izan ditu 2022an, Google analytic estatistika zerbitzuaren arabera. Erabiltzaileen %52,8 gizonezkoak izan dira (85.536) eta %47,2 emakumezkoak (76.464). Portzentaia hau mantendu egiten da azken urteetan. 

Sarrera edo bisita kopuruari dakionez, 2022an 560.000 bisita izan zituen sareko bertso plazak, 2021eko 298.000 ia bikoiztuta (pandemia urtea izan zen 2021).



Adin tarteari dagokionez, berriz, erabiltzaileen %50 35-55 urte bitartekoak dira. Gailuei erreparatuta, Bertsoa.eus-eko ikustaldien %70 mugikorretatik izan dira 2022an eta %30 ordenagailutik.



2022an orain arteko datu onenak
Bertsoa.eus 2006an sortu zen eta 2022koak izan dira orain arteko zabalkunde datu onenak. Kontuan izatekoa da Txapelketa Nagusiko urteak bertsolaritza edukien zabalkundean bereziak izaten direla txapelketak duen dimentsio eta oihartzunagatik. Beraz, 2022ko datuak ere, 2021ekoekin ez ezik, aurreko txapelketa urtearekin ere alderatzekoak dira, pareko neurrira ekartzeko.

Ohar hori eginda, 2022an sareko bertso plazako ikustaldiak %40 hazi ziren aurreko Txapelketa Nagusiko urtearekin alderatuta (2017) eta %60 2021eko datuekin erkatuta. Erabiltzaile kopurua ere %55 inguru hazi da 2017etik eta % 60 2021etik.



Bertsozale Elkartearen apustua
Datu hazkunde honek izan dezake zerikusirik Bertsozale Elkarteak 2022an Bertsoa.eus indartzeko egindako apustuarekin ere. Bai webgunean eta bai sare sozialetan bertsolaritza edukiak sortu eta zabaltzeko lehentasuna indartu egin zuen Bertsozale Elkarteak eta horretarako baliabideak jarri, bai lan dedikazio aldetik, bai berrikuntza tekniko aldetik, eduki kopuruan, aniztasunean zein sakontasunean pauso bat emanez. Berrikuntza teknikoetan sartzen da bertsoaldi guztiak audio hutsean entzun ahal izatea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu