Larunbatero 21:00etan ETB1en 2023-01-25

Hitzetik Hortzera irabazi edo galdu

Urtero bezala, Atariak Tolosako Leidor antzokian bertso saioa antolatu zuen pasa den larunbatean. Tolosan ez ezik, Andoainen ere ospatu zen Bertso Derbia Bastero antzokian. Aste honetako Hitzetik Hortzeran bi bertso saio hauetako bertsoaldiak ekarriko ditugu gogora. Bertso Derbiaren aitzakiapean Errealaren jarraitzale sutsua den Jon Plazaola urretxuarra izango dugu gonbidatu aste honetako saioan. Aktorea, umoregilea eta gidoilaria da Jon eta idatzi eta oholtzaratu zuen Irabazi antzerkiaren inguruan arituko da, besteak beste, larunbateko saioan.

Jon Plazaola

Futbolzale amorratua da Jon Plazaola, hala ere, futbol klasikoaren zaleagoa dela onartu du, eta gaur egungo jokua “matematikoagoa” dela esan du. Garai batean futbolean ere jokatu zuen  eta bere taldekideei karikaturak egiten zizkiela aipatu du.

Bertso Derbian, bi aldiz pentsatu gabe egin du Errealaren alde. Anekdota gisara berrogei urte betetzerakoan, bere lagunek errealak liga irabazi zueneko bandeja oparitu ziotela kontatu du. Futbolarekin lotuta ezin ahaztu Anjel Alkainen ondoan egiten zuten Tzanpionza atala. Plazaolak onartu du, Alkaini emaitzak momentuan erakusten zizkiola eta horrek bat-batekotasuna eta freskura berezia ematen ziola egoerari.

Irabazi antzerki emanaldia

Irabazi antzerki obrak, gaur egungo gizartearen konpetentziaz hitz egiten du. Kalean, sare sozialetan… gure bertsiorik onena erakustearen presioaz. Norberaren zoriontasuna ere konpetentzia esparrura eramanda, helburuak eta helmugak bideak baino gehiago balio duen pentsaraztera gonbidatzen du ikuslea Jon Plazaolaren hausnarketa lanak. Jonek dio galtzailearen eremua interesgarriagoa egiten zaiola irabazlearena baino. Izan ere,  galtzailearen etengabeko bilaketa prozesuak, galtzailea bere burua hobeto ezagutzera eramaten duela dio. Bestalde, gidoilaria den aldetik, umorezko istorioak kontatzea gustatzen zaiola esan du eta umorea idaztea polita eta atsegina dela aipatu du. 

Irabazi edo galdu, zuk ez galdu behintzat larunbatero Hitzetik Hortzera gaueko 21:00etan ETB1en

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa