Egun osoko ekitaldia 2023-01-27

Jendetza Bertso Egunerako Azpeitian

Jendetza Bertso Egunerako Azpeitian

Bero erantzun diote bertsozaleek pandemia ondorengo murrizketarik gabeko lehen Bertso Egunari. 200 lagunetik gora bilduko dira bost bertso bakaritan eta gaueko ekitaldirako sarrera guzitak, 300 denera, salduta daude. Bertsozaleen babes horrekin ekingo dio goizetik Bertso Egunak tabernez tabernako bertso poteoarekin, giroak berak sortzen dituen saioei bide emanez.


Bertso Eguna Aramaion, 2019an.

Bost bertso bazkari
Elkarte bakoitzean mota ezberdineko saioa eskainiko da. Tartean, hiru libreko saio izango dira: batean, Jone Uria eta Sustrai Colina ariko dira; bestean, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza; eta hirugarrenean, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga. Bertso saio musikatu bat ere izango da, eta han ariko dira Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita; musikaren ardura izango dute Gari Otamendik eta Ixak Arrutik. Andoni Egaña eta Nerea Elustondo ariko dira bosgarren bertso bazkarian, Ane Ezenarrok gaiak jarrita. 

Bat-bateko eta bertso jarriak afalostean
Arratsaldean poteoa izango da, eta 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalosteanbertso ekitaldia Elikagunean bertan. Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio ariko dira librean; gaiak jarrita, Ane Labaka, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles; eta bertso jarriekin, Aissa Intxausti, Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Josune Aramendi eta Xabat Illarregi. Gai jartzen ariko dira Ane Ezenarro eta Imanol Artola Felix.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu