Zutabea 2023-02-01

"Esango nuke foko handienetatik at dauden zutabe batzuk dituela bertsolaritzak"

"Esango nuke foko handienetatik at dauden zutabe batzuk dituela bertsolaritzak"

Hodei Munduate

Bertsoaren deskribapen orokorrez haratago, egun, zenbait adarkadura beha daitezke bertsolaritzan, bai eta halabeharrez bertsolari perfiletan ere. Zehazki hauxe dela uste dut bertsolaritza hain aberatsa bilakatzen duena, hainbeste egoera eta jendarte ezberdinetan bertsoak bere lekua izatea.

Zenbaitetan,  bertsozaleen artean txapelketek bertsoaren garrantzia osoa berarengan hartzen dutenaren itxura izaten du. Horien begi-bistako hedadura eta garrantzia kontuan izanik, logikoa izan arren begi asko bertan jarriak egotea, badirudi bitarte horretan beste bertsorik ez dela abesten, bai eta txapelketa nagusia amaitzean bertsoa arnas gabe gelditzen dela.

Horren harira, lagunarteetan bertso librea ikasten dihardutenak, bertso eskoletan gustu hutsez bertsotan aritzen diren edozein adinetako bertsolariak edota plazaz-plaza eta herriz-herri dabiltzan bertsolari gazteak ekarri nahi nituzke argira. Bertsolaritzaren adarren sustrai kulturalak errotzen baitira aipatuak bezalako eremuetan, bertsoak lehiaz haragoko formak hartzen baititu.

Sarritan, esandako bertsolariak, “sasi bertsolaritzat” joak dira, agian lehiaketetara pausoa eman ez denean, edo ospe mailatxo bat lortu ez duenean bertsolariak, baina esango nuke foko handienetatik at dauden zutabe batzuk dituela bertsolaritzak. Askotan bertsolari hitzetik kanpo geratzen direnez osatutako zutabeak hain zuzen ere. Beraz nire deskribapenez edozein eremu, asmo zein formetan zaletasunetik bertsotan aritzen den egilea da bertsolari.

Nire herrikide den eta txikitatik bertsolaritzan bidelagun izan den, bai irakasle moduan bai eta bertsotan aritzeko lagun moduan, Aitor Irastorza zaldibiar bertsolariari honako galderaz puntua jarri nahi nioke orain, beraz: Aitor, zer gelditzen zaio bertsolaritzari gertatzeke? Zer dakarkio etorkizunak?

Irakuri iritzi gehiago

 

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa