Larunbatero 21:00tan ETB1en 2023-02-02

Hitzetik Hortzera Bertso Egunean

Pasa den larunbatean ospatu zen Azpeitin 2023ko Bertso Eguna eta HitzetikHortzera bertan izan zen. Aste honetako saioan beraz, inoiz baino bertsoaldi gehiagoizango ditugu. Bertsoak ez ezik, zenbait bertsolarik ere egunaren nondik norakoakkontatuko dizkigute. Egun betea izan zen urtarrilaren 28koa Azpeitin, goizean goiz hasi ziren kaleanbertso giroa nabaritzen trikiti soinuak lagun. Plazatik abiatu eta herriko zenbaittabernetan bertso potea izan zen. Kanpoan hotz zegoen arren, mingainak eta eztarriak bero izan zituzten bertsolariek eta mikrofonoa eskuz esku ibili zen.

Bost bertso bazkari

Poteoaren ondoren, aldi berean bost bertso bazkari egin ziren Azpeitiko elkartedesberdinetan. Guztira 200 lagun inguru elkartu ziren mahaiaren eta bertsoenbueltan. 

Libreko hiru saio izan ziren. Batetik Jone Uria eta Sustrai Colina aritu zirenOllagorra elkartean. Bestetik, Maialen Akizu eta Ane Labaka Zulo-Zabal elkartean eta Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga Oilo soro elkartean.

Imanol Artola Felixen gaiei erantzunez aritu ziren Nerea Elustondo eta Andoni Egaña Ziripot elkartean. Bertso musikatuak ere ez ziren falta izan, Txalintxoelkartean aritu ziren bertsotan Ane Ezenarroren esanetara Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Aitor Etxeberriazarraga eta Maddalen Arzallus, Araiz Bizkai eta Gari Otamendi lagun. 

Afaria eta ekitaldia Azoka Plazan

Gauean, afalondoren jarraitu zuen bertso festak Azpeitiko Azoka Plazan. Elikagunekolagunek prestaturiko afariaz gozatzeko 300 bertsozale elkartu ziren. Afalostean ezzen bertsorik falta izan librean aritu ziren Maialen Lujanbio eta Eñaut Martikorena. Ondoren gaiak jarrita Ane Zuazubiskar, Maddi Ayestaran, Peru Abarrategi eta SaraiRobles aritu ziren. Bertso jarriak abestu zituzten Aissa Intxaustik eta JosuneAramendik Aner Peritzen laguntzarekin eta ondoren aritu ziren Xabat eta JoanesIllarregi, Ander Fuentes Itturriren laguntzarekin. Bertso saio hau Imanol Artola Felixeta Ane Ezenarrok gidatu zuten. 

Eguna borobiltzeko, berriz ere oholtzara igo ziren Maialen Lujanbio eta EñautMartikorena, bi hernaniarrek eman zioten 2023ko Bertso Egunari bukaera. 

Bertso Egunaren laburpena larunbatean, 21:00etan ETB1en.

 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»