Euskal Jaietako ekitaldien barruan 2009-09-21

100 urte eta gero, Lore Jokoak berriz Hernanin

Aurten 100 urte bete dira Hernnain Euskal Jaiak egin zirenetik. Orduan, Txirrita eta Pello Errota aritu omen ziren bertsotan, Lore Jokoen harira. Mendeurrena baliatuta, Hernaniko Udalak bertso jaialdia antolatu zuen, beste hainbat ekitaldirekin batean. Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu eta Xabi Paya aritu ziren kantari, Egoitz Aizpururen esanetara. 300 lagun bildu ziren Atsegindegi plazan.
Aurten 100 urte bete dira Hernanin Euskal Jaiak egin zirenetik. Orduan, Txirrita eta Pello Errota aritu omen ziren bertsotan, Lore Jokoen harira. Mendeurrena baliatuta, Hernaniko Udalak bertso jaialdia antolatu zuen, beste hainbat ekitaldirekin batean. Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu eta Xabi Paya aritu ziren kantari, Egoitz Aizpururen esanetara. 300 lagun bildu ziren Atsegindegi plazan. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen eta Hitzetik Hortzerako kamarek ere grabatu zuten, denboraldi berriko lehen saioa hain zuzen ere.
    Egoitz Aizpuruk egoera politikoa eta adierazpen askatasuna hartu zuen gaitzat saioa hasteko: Zuek bi aldiz pentsatu behar izaten al duzue kantatu aurretik? Seguru sentitzen al zarete? Zinemaldiak ere izan zuen bere tokia. Brad Pitt eta Maria Cristinako zerbitzaria aritu ziren bertsotan, eta biek egin zuten bertsoaldirik politentsuena. Amaia Agirre preso baten paperean jarri zuen Aizpuruk. Senide bat hil eta kartzelatik etorri da azken agurra ematera.
     Bertsolariek ortu terdiko jaialdia egin zuten eta azken agurrean Xabi Payak Pello Errota eta Txirrita izan zituen gogoan, katea ez dela eten gogoraraziz amitu zuen saioa.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu