Larunbatero 21:00tan ETB1en 2023-02-09
“Libertimendua Iruñeko maneran”, horixe izango litzateke Iruinkokoarendefinizioetako bat. Dantza, antzerkia, musika eta bertsoa uztartzen dituen ikusgarria da eta otsailaren 19an gertatuko da Iruñeko Alde Zaharrean.
Otsailaren 19an Alde Zaharreko karrikak hartuko dituzte Koko xuriek eta Koko beltzek, baita Iruinkokorako propio sortutako pertsonaiek ere: Koko faunak.
Ihitz Iriart eta Aritz Ibañezek Iruinkokoaren sorrera, filosofia eta egun horretan Hiri Buruzagian gertatzen dena kontatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Lana eta saretzea
Iruñeko inauteri euskalduna ez da ordea egun bakarreko kontua. Euskal komunitatearen topaguneetako bat da Iruinkokoa eta horrek atzean duen lana, saretzea eta parte hartzearen berri ere kontatuko dute Iriart eta Ibañezek. Udazkenean hasten den lanak beraz, inauterietako igandean ikusiko du argia. Lehenik goizeko karrika inguruarekin eta ondoren Santa Ana plazan egingo den emanaldiarekin.
Pasai Donibane eta Añorgako bertsoaldiak
Bertsorik ere ez da faltako larunbateko Hitzetik Hortzeran. Pasai Donibanen Bixi-bixi elkarteak urtero antolatzen duen saioko bertsoaldiak eta Añorgan “Energiariekin” izenburupean izan zen bertso saioetako bertsoak izango baitira entzungai.
Pasai Donibanen, Amaia Agirreren esanetara aritu ziren Uxue Alberdi, AmetsArzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Añorgako antzokian berriz, Saroi Jauregik egin zituen gai-jartzaile lanak eta UnaiAgirre, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Alai Martin eta Eli Pagola aritu ziren bertsotan.
Hitzetik Hortzera, Koko xuriak, Koko beltzak, Koko fauna eta bertsoekin, astero bezala larunbatean 21:00etan ETB1en.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28