Patxi Etxeberriari elkarrizketa 2009-09-23

"Ez nuen pentsatu ere egin bertso-eskolara joango nintzenik"

Ez du gogoan bertsotan noiz hasi zen, baina gaztetan aritzen omen zen lagunartean. Itsasoan lanean ibili zenez, berandu eman zuen plazarako saltoa. Lasarteko bertso-eskolan dabil orain. Igandean jasoko du omenaldia.
 Igande honetan omenduko dute Patxi Etxeberria bertsolaria.

 1930ko urriaren 14an jaio zen, Orioko Ortzaika auzoan. 13 urterekin joan zen lehenengo aldiz itsasora, eta han aritu zen lanean hamar urtez. Gerora, 1962an, emazteak (Inaxi Etxeberriak) eta berak arrandegia ireki zuten.

 Familian osaba bat omen zeukan bertsolaria, gerora behin edo behin berarekin kantatua. Gurasoek, hasieran, ez omen zuten ondo hartu bere bertsotarako joera. Hala ere, berean jarraitu zuen, eta 1957an Hernaniko Zikuñaga auzoko txapelketan hartu zuen parte. Txapeldun gelditu zen bertan, eta hortik hasi zen beste plaza batzuk egiten. Txomin Garmendiarekin kantatu zuen gehien, baina baita Arozamenarekin, Joxe Lizasorekin, Basarrirekin eta Uztapiderekin ere, besteak beste.

 Orain dela urte batzuk Lasarteko bertso-eskolan hasi zen bertako kideek animatuta, eta gustura egiten omen du harako buelta. "Ez nuen sekula pentsatuko bertso-eskolan hasiko nintzenik" dio. "Ez dakit bertsolari bezela hobetu ote naizen, baina konturatzen naiz gauza asko lehen ez nekizkienak ba ote dakizkidan". 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu