Elkarrizketa #22 2023-02-23
Sukalde mundua
Sukaldean aritzea espresatzeko modu bat bezala definitzen du Amaiak. Behar bat baino gehiago sortzeko espazio bezala ikusten du sukaldeko jarduna. Txikitatik gustatu izan zaion arren sukalde mundua, unibertsitate garaian kanpora bizitzera joatean, asteko menuak zituen elikagaiekin prestatu beharrak, improbisazio eta sormena piztu zizkiola dio.
Errezeta koloretsuak, osasuntsuak eta goxoak prestatzen ditu Amaiak, berak dio ez zaiola gustatzen jendea errezeta bat egiteko erosketak egitera behartzea. Nahiago du jendeak, etxean duenarekin improbisatu ahal izatea. Bere espezialitateaz galdetzerakoan espeziedun errezetak zein errezeta asiatikoak azpimarratu ditu.
Sare sozialetan ere aurki ditzakegu Amaiaren errezetak. Apetitu_on proiektuarekin kolorez eta zaporez betetzen ditu sareak. Errezeta bat publikatu aurretik bizpahiru aldiz errepikatzen duela dio. Elikagaien kalitateari dagokionez, ekoizpenaren nondik norakoak asko lantzen dituela aipatu du. Lekuko produktuak, ekologikoak eta ahal den neurrian zuzenki laborariei erositakoak erabiltzen ditu eta sasoikoa ez den elikagairik erabiltzen ez duela aipatu du.
Gai jartzaile
Baigorrin eta iparraldean, oro har, bertso munduan jende gutxi dabilela adierazi du Amaiak. Ezagun batzuk, beraz, gai jartzaile formakuntza batera joatea gomendatu zioten eta handik aurrera bete-betean sartu zen gai jartzaile munduan. Gaitik ateratzeko bidea uztea edo aldeko gai batzuk ukitzeko posibilitatea ematea gai on baten osagaiak direla esan du.
Baiona eta Iruñeko Bertsoaroko bertsoaldiak
Baionan Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua aritu ziren Ortzi Idoateren gidaritzapean. Iruñeako bertsoaroko lehen jaialdian aldiz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza aritu ziren. Gai jartzaile lanak Ander Aranburuk egin zituen.
Hitzetik Hortzeran gaiak, galderak eta osagaiak astero bezala larunbatean gaueko 21:00etan ETB1en.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24