Arabako bertso kuadrilla artekoa 2023-03-13

Gasteizko bi talde eta Aramaioko bat Arabako Kuadrilla arteko finalera

Gasteizko bi talde eta Aramaioko bat Arabako Kuadrilla arteko finalera
'Katuko muinoak' eta 'Errexela' talde gasteiztarrak eta Aramaioko 'Izena pentsau bida' izango dira finalean, martxoaren 25ean, Laudion. Atzo jokatu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa Murgian. 'Katuko muinoak' eta Araba Errixoxako 'Txandrio' taldeen artean.

Gasteizko bi talde eta Aramaioko bat izango ditu Arabako Kuadrilla artekoaren finalak Laudion martxoaren 25ean: Katuko muinoak eta Errexela gasteiztarrak eta Aramaioko Izena pentsau bida. Atzo jokatu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa Murgian Muinoko katuak eta Araba Errioxako Txandrioren artean.

Hirugarren finalaurrekoa
Umorez  eta arin joan da Murgian jokatu den Kuadrillarteko 3.finalaurrekoan igandean Murgian. Bi taldeetako bertsolariak biboteak eta turutak hartuta eman zioten hasiera saioari, prestatutako agurrekin. (agurrak ez dira puntuagarriak). 


Katuko muinoak taldeko kideak: Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego.


Txandrio taldekoak berriz, Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Beñat Otamendi, Peio Artetxe, Eñaut Insausti eta Unai Bengoetxea aritu dira kantuan.



Gai jartzaile lanetan Lierni Altuna aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu zuten: Oier Iñurrieta Gasteizko Muinoko katuak taldearen ordezkaria, Mikel Fernandez de Arroiabe Araba Errioxako Txandrio taldearen taldearen izenean eta Airor Jimenez Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agurraren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea aritu dira saio osoan zehar.

15 saio, urtarrilean hasita
Arabako Kuadrilla artekoa azken txanpan sartu da, bidean 15 saio eginda. Urtarrilaren 27an hasi zen 12 talde bildu zituen ligaxkarekin. Hiru astez 12 saio egin ondoren, 6 talde pasa ziren finalaurrekoetara. Agurainen, Bastidan eta Murgian jokatu dira hiru finalaurrekoak eta Laudio izango da azken hitzordua martxoaren 25eko finalean.

Aramaioko taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi aritu ziren kantuan.

 

Errexela taldekoak finalaurrekoan.Taldekideak: Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu